Azken agurra Iñigo Cabacasi
Senideek, lagunek, Athletic Cluben zaleek eta euskal gizarteak oro har azken agurra emango diote gaur Iñigo Cabacas Liceranzu-ri, hots, Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen 28 urteko gazteari.
Heriotzak euskal gizartea astindu, eta haserre handia eragin du, Poliziaren jokabidea dela eta.
Hileta arratsaldean egingo dute, 19:30ean, Bilboko Corpus Christi elizan, Poza Lizentziatuaren kalean. Bihar, Bilduk elkarretaratzea deitu du Bilbon: Eguerdiko 12:00etan izango da, Udaleko eskaileretan.
Autopsiak baieztatu egin du senideek eta lagunek hasieratik esandakoa: Iñigo Ertzaintzak gertutik botatako pilota batek jota zauritu zela.
Azterketak ez du zehazten zenbat metrotara bota zituzten ertzainek pilotak, baina "metro gutxira" izan zela ondorioztatu du. Lekukoen esanetan, agenteek "inor bereizi" gabe eta pilotak hormen edota lurzoruaren aurka errebotatzen saiatu gabe egin zuten tiro.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak premiazko agerraldia egingo du bihar Eusko Legebiltzarrean, azalpenak emateko. Gaur goizean Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Aresek aitortu egin du balitekeela Ertzaintzak "zabarkeriaz" jokatu izana".
Autopsiaren emaitzak ezagutu baino lehen, Aresek aurreratu zuen "azkeneraino" ikertuko dutela gertatutakoa, eta erantzuleak aurkituko dituztela.
Agiri batean, senideek eta lagunek eskertu egin dituzte babes eta maitasun keinu guztiak, eta laguntza eskatu diete gertatutakoa argitzeko datuak dituztenei. Izan ere, haien helburua "azken ondorioetara" iristeko "ikerketa gardena" abiatzea da.
Zeregin horretarako, hots, datuak jasotzeko eta lekukoekin harremanetan jartzeko, helbide elktroniko bat sortu dute: i.cabacas.liceranzu@hotmail.com
Autopsiaren lehen datuak ezagutu eta gero, "haserrea" agertu dute, hedabideei filtratu dizkietelako. "Datu horiek ezagutzeko interesa duten lehenak gu gara, eta gertatutakoa [filtrazioa] errespetu falta iruditzen zaigu", gaineratu dute.
Iñigo astelehenean hil zen, Basurtuko Ospitalean, hiru egun koman izan eta gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuari egindako "apartheid soziala" salatu du berriro sindikatu honetako Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoenik ukatu du.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.