Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, droga-trafikotik ateratako dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman dituzte.
Guardia Zibilak hamaika pertsona atxilotu ditu Castro Urdialesen, eta droga-trafikotik eratorritako dirua zuritzen zuen erakunde bat desegin du. Horrez gain, ondasunak ostentzea, dokumentuak faltsutzea eta gizarte-segurantzaren aurkako iruzurra ere leporatzen zaizkie atxilotuei.
'Leviatan' operazioaren bigarren fase honetan atxilotutako hamaika lagunetatik hiru lehen fasean atxilotu zituzten, droga-trafikoa egotzita; sei izen-mailegatzaileak dira, eta bik Kantabriako udalerri horretako enpresa batekin dute lotura.
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago atzeman zituzten, baita 7 arma labur eta 4 arma luze, eta munizioa eta dirua ere bai, besteak beste.
Gainera, kapital-zuriketaren zantzuak aurkitu zituzten, Kantabriako eta Paraguaiko ondasunekin lotuta.
Ikerketak agerian utzi zuen atxilotuetako batek 1.800 euroko hileko nomina kobratu izan zuela, hamaika hilabetez, Castro Urdialesen zegoen enpresa baten izenean, inolako lan-jarduerarik egin gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak