TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Estatu Batuen eta Iranen arteko bake akordioa eta "Bizi Natura" saioaren denboraldi amaiera

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

GETXO (BIZKAIA), 26/05/2026.- Bañistas este martes en la playa vizcaína de Ereaga, donde disfrutan del buen tiempo, donde se esperan temperaturas de 38 º C en la cornisa del cantábrico. EFE/Luis Tejido

Ereaga hondartza, Getxo. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Abisu horia beroagatik: Tenperaturek gora egiten jarraituko dute, eta beroa kostaldera ere zabalduko da. Tenperatura maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira ia lurralde osoan, eta 35 gradu ingurura irits daitezke barnealdeko zenbait tokitan. Hori dela eta, egun osoan abisu horia indarrean egongo da Araban eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, tenperatura altu iraunkorrengatik. Halaber, toki horietan muturreko tenperatura oso altuengatik abisu horia aktibatuko da 13:00etatik 20:00etara. Halaber, beroagatiko abisu horia ezarriko dute Nafarroan, ipar partean izan ezik, 13:00etatik 21:00etara.  

- Estatu Batuen eta Iranen arteko bake akordioa: Ameriketako Estatu Batuek eta Iranek bakerako memoranduma sinatu dute. Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emango dion bake akordioa Donald Trump AEBko presidenteak eta Masud Pezexkian Irango presidenteak sinatu dute, telematikoki, aurreikusi baino bi egun lehenago. 

Bizi Natura saioaren denboraldi amaiera: Hiru astez Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, padurak eta ingurunea Euskal Telebistaren agertoki natural bihurtu ostean, Bizi Natura saioaren denboraldi bukaerako saio berezia emango dute ETB1en eta ETB2n. ETB1en 20:55ean hasiko da, ETB1en, Xabier Sukiak aurkeztuta; eta 22:15ean, ETB2n, Africa Baetak gidatuta. 

Zure interesekoa izan daiteke

Aralarko Larreak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Belarrak hazteari utzi dio Aralarren, eta abeltzainak arduratuta daude

Aralarren zelaiak lehorrak daude eta egoera kezkagarria da abeltzaintzarako, hezetasun faltagatik belarrak hazteari utzi baitio. Gaur egun, 16.000 ardi, 1.100 behor, 1.200 behi eta 400 ahuntz inguru elikatzen dira larre hauetan. Mendian baliabiderik gabe geratuz gero, kontingentzia-planak aztertuko dituzte. Egoera honek kolpe ekonomiko handia dakar lehen sektorearentzat, eta jada ondorio zuzenak izaten ari dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X