Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita

Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.

Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartean, Basauriko (Bizkaia) lonja batean adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Salaketa jarri ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen ustezko erasotzailea identifikatzeko eta aurkitzeko. Azkenean, atzo atxilotu zuten.

Gizona ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko, eta, horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dute, hurremgo orduetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Aralarko Larreak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Belarrak hazteari utzi dio Aralarren, eta abeltzainak arduratuta daude

Aralarren zelaiak lehorrak daude eta egoera kezkagarria da abeltzaintzarako, hezetasun faltagatik belarrak hazteari utzi baitio. Gaur egun, 16.000 ardi, 1.100 behor, 1.200 behi eta 400 ahuntz inguru elikatzen dira larre hauetan. Mendian baliabiderik gabe geratuz gero, kontingentzia-planak aztertuko dituzte. Egoera honek kolpe ekonomiko handia dakar lehen sektorearentzat, eta jada ondorio zuzenak izaten ari dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X