Erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lasarteko erailketaren ustezko egilea epailearen aurrera eraman dute

Bestalde, Lasarteko Udalbatza eguerdian bildu da eta senitartekoei elkartasuna adierazteko idatzi bat onartu dute aho batez.
Lasarteko Udalbatzak idatzi bat onartu duaho batez. EITB

Lasarteko (Gipuzkoa) bizilagun baten heriotza ikertzen duen epaitegiak, erailketaren ustezko egilearen, biktimaren ilobaren, atxiloaldia luzatzea erabaki du hasiera batean, baina arratsaldean epailearen aurrera eraman dute.

Herrizaingo Sailak esan duenez, epailearen aurretik pasatzeko legeak ezartzen duen 72 orduko epea goizean amaitu da, baina epaitegiak luzatzea erabaki du, arratsalderaino.

Biktima, Jose Antonio Telleria Katarain, larunbatean aurkitu zuten hilik buruan tiro bat zuela Lasarte-Oriako bere baserrian.

Ustez, eskopeta batekin tiro egin zioten, eta arma Oria ibaian topatu zuten, baserritik gertu.

Apirilaren 9an, Ertzaintzak 24 urteko iloba atxilotu zuen Usurbilen, hilketaren ustezko egilea zelakoan.

50 urteko gizonezko bat ere atxilotu zuen Ertzaintzak, biktimarekin baserrian bizi zen langilea, baina gertaerarekin zerikusirik ez zuela frogatu eta aske utzi zuten.

Lasarteko Udalak elkartasuna adierazi die senitartekoei

Bestalde, Lasarteko udalbatza eguerdian bildu da eta senitartekoei elkartasuna adierazteko idatzi bat onartu du, aho batez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X