Lasarte-Oriako hilketan erabilitako eskopeta Oria ibaian aurkitu dute
Ertzaintzak Lasarte-Oriako Pepen baserrian gertatutako hilketan erabilitako eskopeta aurkitu zuen atzo Oria ibaian.
Biktimaren ilobak ibaira bota zuen eskopeta, ustez Jose Antonio Telleria hil ostean.
Lasarte-Oriako baserrian lan egiten zuen 50 urteko gizona aske gelditu da. Jose Antonio Telleriaren gorpua aurkitu zuen joan den larunbatean, eta Herrizaingo sailak esan duenez, "ez du heriotzarekin loturarik".
Beste atxilotua, ordea, 24 urteko gaztea, polizia-etxean dago oraindik, epaileraren aurretik noiz pasako zain; izan ere, atxilotu eta 72 orduko epea dago horretarako.
Jose
Hernaniko komisaldegian "erailketarekin zerikusia zuelakoan".
Hala ere, Herrizaingo sailak aske utzea erabaki zuen atzo, "loturarik" ez zuela iritzita.
Hildakoak, Jose Antonio Telleria Katarainek, 47 urte zituen. Tiro bat jaso zuen buruan, ustez, ilobak eskopeta batekin tirokatuta.
Hileta
Biktimari Lasarteko San Pedro Apostol elizan