Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei pertsona zauritu dira Iruña Okan, zirkulazio istripu batean

Bi kamioik eta auto batek talka egin dute. N-1 errepidea itxi egin dute ordu eta erdiz eta auto-ilarak sortu dira.
18:00 - 20:00
Istripua izan da Iruña Okan: Sei zauritu

Sei pertsona zauritu dira gaur goizean Iruña Okan (Araba) jazotako zirkulazio istripu batean.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istripua 07:30ean gertatu da, N-1 errepideko 340. kilometroan, Madrilerako noranzkoan. Ordu horretan, bi kamioik eta auto batek istripua izan dute.

Ondorioz, sei pertsona zauritu dira, eta horietako lau ibilgailuetatik erreskatatu behar izan dituzte. Gainera, errepidea ordu eta erdiz itxita egon da eta auto-ilarak sortu dira.

Sei pertsona zauritu dira gaur goizean Iruña Okan (Araba) jazotako zirkulazio istripu batean.Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istripua 07:30ean gertatu da, N-1 errepideko 340. kilometroan, Madrilerako noranzkoan. Ordu horretan, bi kamioik eta auto batek istripua izan dute.Ondorioz, sei pertsona zauritu dira, eta horietako lau ibilgailuetatik erreskatatu behar izan dituzte. Gainera, errepidea ordu eta erdiz itxita egon da eta auto-ilarak sortu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X