Aurkikuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duela 2.000 urteko herri baskoi bat aurkitu dute Aurizberrin

Aranzadi elkarteak jakinarazi duenez, Iturrisa da bere izena eta Estrabonek bere idatzietan aipatzen zuen. Dirudienez, atsedenerako lekua zen.

Aurizberrin, Nafarroan, garrantzi handiko aurkikuntza egin du Aranzadi Elkarteak. Orain dela 2.000 urte inguruko herri baskoi bat da. Bere izena: Iturrisa, Estrabonek bere idatzietan aipatutakoa.

Dirudienez, atsedenerako lekua zen, Pirinioetako magalean, Bordele eta Astorga arteko bidean.

Herriaren aztarnak ez ezik, bi milario ere aurkitu dituzte, etzanda eta erdi-lurperatuta. Milarioak bi metroko harri handiak ziren eta bidea markatzeko erabiltzen zituzten erromatarrek. Hortaz, itxura guztien arabera, erromatar garaiko galtzada batean zegoen Iturrisa herria.

Aurizberrin, Nafarroan, garrantzi handiko aurkikuntza egin du Aranzadi Elkarteak. Orain dela 2.000 urte inguruko herri baskoi bat da. Bere izena: Iturrisa, Estrabonek bere idatzietan aipatutakoa. Dirudienez, atsedenerako lekua zen, Pirinioetako magalean, Bordele eta Astorga arteko bidean. Herriaren aztarnak ez ezik, bi milario ere aurkitu dituzte, etzanda eta erdi-lurperatuta. Milarioak bi metroko harri handiak ziren eta bidea markatzeko erabiltzen zituzten erromatarrek. Hortaz, itxura guztien arabera, erromatar garaiko galtzada batean zegoen Iturrisa herria.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X