Erakusketa berezi batek Altxerriko aurkikuntzak ekarriko ditu gogora
50 urte beteko dira egun gutxi barru, Altxerriko haitzuloan labar-margoak aurkitu zituztenetik. Urtemuga ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dira hemendik urte amaiera arte.
Bihar bertan, haitzuloari buruzko erakusketa irekiko dute. Gipuzkoako Aia herrian dago Altxerriko haitzuloa, eta Unesco-ko Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Orain 13.000 urte egindako pintura eta grabatu ugari dago bertan. 50 urte pasa dira Felipe Aranzadi eta Javier Milliaccio Aranzadiko ikerlariak Altxerriko galerietan sartu zirela. Ezustean, alboko harrobi batek agerian utzi zuelako Altxerriko altxorra, eta zabaldutako zirrikitutik iritsi zen ezustekoa. Balio handiko Paleolitiko irudiak.
Gero, Joxe Miel Barandiaranek baieztatu eta ikertuko zuena. Eta horrela, gaur arte, 50 urte etenik gabe ikertzen aritu direlako
Aranzadik eta Aiako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, erakusketa antolatu du udalerrian, altxor hori jendaurrean ezagutzera emateko. Oraindik ere ikertzen jarraitzen badute ere.
Paleolitoko 80 irudi baino gehiago daude bi galeriatan. Baina bereziki azaltzen diren animaliek egiten dute aitzuloa berezi. Eta horiek oso tamainu ezberdinetan, adibidez, Europako bisonterik handiena bertan dago, bost metroko zabalera duelako.
Irudiak ia guztiak beltzean daude, bisontea izan ezik, gorria dela.
Santimamiñe eta Ekainekin batera izendatu zuten 2008an Gizateriaren ondare. Itxita egon delako beti, eta ez du halako erreplikarik jabetzeko zer den. Horregatik, bihar zabalduko dute Aiako kultur-etxean erakusketa, ondare hori gizarteratzeko.
Panelak jarriko dituzte, ondarea ezagutzera emateko, eta ikerketak nola egin diren esateko, eta piezak eta bestelako tresnekin osatuko da.
Gainera, horien artean Kiputzeko bisonte garezur baten erreplika egongo da, espresuki erakusketa honetarako egin dena.
Halere, urteurrenaren ospakizun nagusia azaroan egingo da, Donostian. Dokumental oso berezia eskeiniko delako azaroaren 8an Victoria Eugenia antzokian. Frantziako Xa-Bet kobazuloaren inguruko dokumentala eskainiko da, hiru dimentsiotan. Eta nola ez, lehen exploratzaile horiei ere omenaldia eginen zaie.
Sarrerak jada salgai daude antzokian bertan, edo antzokiaren sareko atarian, 10 euroren truke, eta Altxerriko haitzuloaren inguruko liburu bat ere emanen da.
50 urte beteko dira egun gutxi barru, Altxerriko haitzuloan labar-margoak aurkitu zituztenetik. Urtemuga ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dira hemendik urte amaiera arte. Bihar bertan, haitzuloari buruzko erakusketa irekiko dute. Gipuzkoako Aia herrian dago Altxerriko haitzuloa, eta Unesco-ko Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Orain 13.000 urte egindako pintura eta grabatu ugari dago bertan. 50 urte pasa dira Felipe Aranzadi eta Javier Milliaccio Aranzadiko ikerlariak Altxerriko galerietan sartu zirela. Ezustean, alboko harrobi batek agerian utzi zuelako Altxerriko altxorra, eta zabaldutako zirrikitutik iritsi zen ezustekoa. Balio handiko Paleolitiko irudiak.Gero, Joxe Miel Barandiaranek baieztatu eta ikertuko zuena. Eta horrela, gaur arte, 50 urte etenik gabe ikertzen aritu direlakoAranzadik eta Aiako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, erakusketa antolatu du udalerrian, altxor hori jendaurrean ezagutzera emateko. Oraindik ere ikertzen jarraitzen badute ere. Paleolitoko 80 irudi baino gehiago daude bi galeriatan. Baina bereziki azaltzen diren animaliek egiten dute aitzuloa berezi. Eta horiek oso tamainu ezberdinetan, adibidez, Europako bisonterik handiena bertan dago, bost metroko zabalera duelako.Irudiak ia guztiak beltzean daude, bisontea izan ezik, gorria dela.Santimamiñe eta Ekainekin batera izendatu zuten 2008an Gizateriaren ondare. Itxita egon delako beti, eta ez du halako erreplikarik jabetzeko zer den. Horregatik, bihar zabalduko dute Aiako kultur-etxean erakusketa, ondare hori gizarteratzeko. Panelak jarriko dituzte, ondarea ezagutzera emateko, eta ikerketak nola egin diren esateko, eta piezak eta bestelako tresnekin osatuko da. Gainera, horien artean Kiputzeko bisonte garezur baten erreplika egongo da, espresuki erakusketa honetarako egin dena.Halere, urteurrenaren ospakizun nagusia azaroan egingo da, Donostian. Dokumental oso berezia eskeiniko delako azaroaren 8an Victoria Eugenia antzokian. Frantziako Xa-Bet kobazuloaren inguruko dokumentala eskainiko da, hiru dimentsiotan. Eta nola ez, lehen exploratzaile horiei ere omenaldia eginen zaie. Sarrerak jada salgai daude antzokian bertan, edo antzokiaren sareko atarian, 10 euroren truke, eta Altxerriko haitzuloaren inguruko liburu bat ere emanen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministorioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek, lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea aldarrikatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiral arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.