'Martxa Zuria'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun arloko langileak murrizketen aurka manifestatu dira Madrilen

"Osasun publikoa ez dago salgai, defendatu dezagun" lelopean, ehunka langilek manifestazioa egin dute Madrileko Gobernuak abiatutako neurrien aurka egiteko.
18:00 - 20:00
Madril zuriz jantzi da, murrizketen aurka

Osasun arloko ehunka langile eta herritar ugari Madrilgo Cibeles plazan izan dira igande honetan hainbat ospitaletik abiatutako 'Martxa Zuria'n partehartzeko. Deialdiaren helburua Madrilgo Gobernuak osasunean ezarritako murrizketei gaitzespena erakustea izan da.

"Osasun publikoa ez dago salgai, defendatu dezagun" lelopean, hainbat plataformak eta taldek deitutako manifestazioa izan da. Jai giroa izan da nagusi, eta ez da aparteko jazoerarik izan.

Lau zutabek osatutako 'Martxa Zuria'k Cibeles plazan amaitu du ibilbidea, partehartzaileak mantal zuriekin jantzita. Ondoren, Soleko plazan osasun publikoaren aldeko idazkia irakurriko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X