Jaieguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Foru Aldundiak lan egingo du ostegun honetan

Konstituzioren eguna ''inposatutako jaia'' bat dela uste dute, eta, beraz, lanera joateko aukera eman diete bertako langileei.

Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernuak (Bildu) ''normaltasunez'' lan egingo du ostegun honetan, Konstituzioa eguna izanda jaieguna izan arren. Bertako buruen ustez, ''inposatutako jaia da'', eta agerian uzten ''Euskal Herria eta bertako herritarren eskubideak'' ez direla aintzat hartzen.

Ohar bateen bidez azaldu dutenez, gobernuko kideek lan egingo dute eta Aldundiko langileei, lanera joateko aukera eman diete.

Hala, Foru Jauregia ohiko ordutegian egongo da zabalik bertako langileentzat, eta Gizarte, Ogasun eta Azpiegituretako sailek ohiko arreta zerbitzua emango diete herritarrei.

Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernuak (Bildu) ''normaltasunez'' lan egingo du ostegun honetan, Konstituzioa eguna izanda jaieguna izan arren. Bertako buruen ustez, ''inposatutako jaia da'', eta agerian uzten ''Euskal Herria eta bertako herritarren eskubideak'' ez direla aintzat hartzen.Ohar bateen bidez azaldu dutenez, gobernuko kideek lan egingo dute eta Aldundiko langileei, lanera joateko aukera eman diete.Hala, Foru Jauregia ohiko ordutegian egongo da zabalik bertako langileentzat, eta Gizarte, Ogasun eta Azpiegituretako sailek ohiko arreta zerbitzua emango diete herritarrei.

Zure interesekoa izan daiteke

Alberto Martínez Rebeka Ubera
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martinezek "ezinegona sortzea" egotzi dio EH Bilduri, eta "gardentasun arazoa" duela erantzun dio koalizioak sailburuari

Osasun sailburuak Rebeka Uberari (EH Bildu) "dei pertsonal bat erabiltzea", "elkarrizketa manipulatzea" eta herrian "egonezina" zabaltzea leporatu ostean, EH Bilduren legebiltzarkideak tristetzat jo ditu bere hitzak. Martinezek gardentasun eta kudeaketa arazo bat duela ziurtatu du Uberak, eta horrek "ziurgabetasuna eta ezinegona" sortzen duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X