Elizaren sexu-abusuen biktimei kalte-ordainak emateko protokoloak ez ditu baremoak finkatu, eta kasuz kasu aztertuko dira
Espainiako Gobernuak, Eliza Katolikoak eta Espainiako Herriaren Defendatzaileak sinatuta, protokoloak apirilaren 15a ezartzen du biktimek eskaerak aurkezten hasteko data gisa.
Arguello, Gabilondo eta Bolaños, akordioa sinatu ondoren. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernuak, Eliza Katolikoak eta Herriaren Defendatzaileak protokolo bat sinatu dute astelehen honetan, martxoak 30, Elizaren sexu-abusuen biktimen erreparazioa martxan jartzeko. Protokoloan ez da kalte-ordainen baremorik ezarri, eta apirilaren 15ean hasiko da biktimek eskaerak aurkezteko epea.
Prentsaurrekoan, Luis Argüello Espainiako Gotzainen Batzarraren presidente eta Valladolideko artzapezpikuak adierazi du berariaz baztertu dela baremoen aipamena. "Kontua ez da kopuruak eta mugak ezartzea, konponketa osorako proposamen bat egitea baizik", azaldu du.
Bestalde, Felix Bolaños Espainiako Justizia ministroak zehaztu du ez dituztela baremo ak sartu "kasuan kasu zer egokitzen den" xehetasunez aztertuko delako.
Nolanahi ere, zehaztu du hitzarmenak ezartzen dituela kaltearen larritasuna edo errepikapena, besteak beste, irizpide gisa. "Bidezko erreparazioa ez du zehaztu behar ez gutxieneko ez gehienezko zifra batek", azpimarratu du.
Gainera duenez, "azken hitza Herriaren Defendatzaileak izango du", eta erabakitzen den kopurua ordaindu egin beharko du Elizak.
Ildo horretan, adierazi du aurretik Elizaren protokolora jo duten biktimek Herriaren Defendatzailearengana jo ahal izango dutela, kasua berrikus dezan eta jaso zuten kalte-ordaina "hobetu, osatu edo gainditu behar den" erabaki dezan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera