ETB3 ixteko erabakian atzera egiteko eskatu diote hainbat eragilek EITBri: "Kalte atzeraezina sor diezaioke euskarari"
Euskalgintzako eta sindikatuetako ordezkariak, goizean, Donostian egin duten agerraldian.
"EITBri haurrentzako ETB3 katea ixteko bere erabakian atzera egin dezala, eta bere sorrera legean dagoen euskararen normalizaziorako helburuari lotu dakion eskatu nahi diogu, Euskal Herriko etxe guztietara haurrentzako euskarazko edukiak modu unibertsalean eta ordu oro iritsiko direla bermatzeko". Euskalgintzako eta euskal sindikatuetako ordezkariek EITBri egin dioten eskaera da, uste baitute haurrentzako euskarazko kate bakarra desagertzeak "kalte atzeraezina sor diezaiokeela euskararen normalizazioari".
Joan den martxoaren 18an utzi zion emititzeari ETB3 haurrentzako euskarazko kateak, eta haren lekuan, ETB1 ON katea jarri du martxan EITBk, eta haurrentzako euskarazko edukiak Makusi plataforman eskainiko ditu aurrerantzean, baita ETB1eko programazioan irekitako leiho berrien bitartez ere. Horren aurrean, Pantailak Euskaraz taldeak 'ETB3 ez itxi!' goiburupean sinadura bilketa abiatu zuen, eta 25.000 atxikimendu batu dituzte 10 eguneko epean. "Horrek agerian uzten du gizarteak ez duela erabakia ulertu, eta, are, EITBren erabakiak euskal jendartean kezka eta ezinegon handia eragin dituela".
Donostiako Teila Fabrikan egin dute agerraldia goizean, eta Xumar Altzugaraik eta Markel Adinek, Pantailak Euskaraz eta Aldatu Gidoia taldeetako ordezkariek, hurrenez hurren, hartu dute hitza, eragile guztien izenean. Azaldu dute Makusi doako plataforma gailu adimendunetan erabilgarri badago ere, Euskal Autonomia Erkidegoko "etxeen ia % 40k" ez dutela telebista adimendunik, eta horrez gain, telebista adimendun batzuekin ez dela bateragarria Makusi.
Halaber, gogorarazi dute 80. eta 90. hamarkadetan euskarazko marrazki bizidunak —ETB1 katean eskaintzen zirenak— "funtsezkoak" izan zirela "belaunaldi oso bat euskalduntzeko". Erabakiak, baina, erantsi dute, "haurren hizkuntza eskubideetan zuzeneko eragina du, euskarazko kate unibertsal bat desagertuz gero euskarazko edukiak jasotzeko eskubidea mugatuko baitzaie" eta "euskararen normalizazioan azken urteotan egondako geldotze edo atzerapenak, euskararen leiho guztiak zabalik mantentzea eskatzen duelako". EITBren zuzendaritzak erabakia euskalgintzako, hezkuntzako zein soziolinguistikako adituekin "partekatu eta kontrastatu gabe" hartu izana ere gaitzetsi dute.
Euskalgintzaren Kontseiluak, Pantailak Euskaraz eta Aldatu Gidoia taldeek, Euskal Herriko Ikastolek, Sortzen elkarteak, Taupa mugimenduak, Hezten taldeak, Gazte Euskaltzaleen Sareak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek egin dute bat eskariarekin.
EITBren erantzuna
ETB3ren emisioaren eteteak gizartean "eztabaida" sortu duela "jakitun", EITBren zuzendaritzak iragarri du neurri horren aurka agertu diren eragileekin bilduko dela datozen egunotan, "jarrera irekiarekin", zerbitzu publikoan oinarritutako "estrategia azaltzeko" eta lurreko telebistan haurrei zuzendutako eskaintza "sustatu ditzaketen hobekuntzak" bilatzeko. "EITBren lehentasuna euskarazko edukiak kontsumitzea sustatzea da, eta horixe da digitalizazio estrategiaren ildo nagusia", esan du erakunde publikoak.
Azpimarratu du azken bi urteotan "indartu" egin dela haurrentzako euskarazko edukien eskaintza Makusi plataformarekin, eta telebista kateetan (ETB1, ETB2, ETB1 ON eta ETB2 ON) "tarte gehiago" zabalduta.
ETB1 On eta ETB2 On bi helbururekin sortu direla ere nabarmendu du komunikabideak: "batetik, EITBren kanal guztiak Interneten egon ahal izatea, eta, bestetik, plataformak eskuragarri egotea. Gainera, ekimena aukera paregabea da edukiak luzatzeko aukera izateko, eta ETB1 eta ETB1 On kanaletan eskaintza dibertsifikatu ahal izateko, aurreko asteburuan gertatu den bezala".
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: 'Agur Marijaia'
Marijaia errez agurtuko dute Bilboko Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren
270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.
Kalu itsasora itzuli da, bost hilabeteko zaintzaren ostean
Martxoan Donostiako kostaldean erreskatatutako kareta dortoka gaur goizean askatu dute, kostaldetik bi miliatara, Aquariumean zaindu ondoren.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bergaran estortsioa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita
Ertzaintzako agenteek bi gizon eta emakume bat atxilotu zituzten ostegun arratsaldean, legez kanpoko atxiloketa eta herritar baten estortsioa egotzita. Diru kantitate bat eskatzen zioten biktimari.
47 urteko emakume bat hil dute Isla Cristinan (Huelva) eta haren bikotekidea atxilotu dute
Guardia Zibilak 08:50ean jaso du abisua. Agenteek biktimaren gorpua aurkitu dute, arma zuriz egindako zauri ugari zituela, Punta del Caiman hondartzan. Emakumearen bikotekidea, gizonezkoa, atxilotu egin dute, krimenaren egilea delakoan.
Ilargi-eklipse partzialak irudi ederrak utzi ditu Euskal Herrian eta munduan zehar
Ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan da bart gauean eta goizaldean munduko leku askotan, besteak beste, Euskal Herrian. Gurean, 06:12an izan da eklipsearen puntu gorena, Lurraren itzalak Ilargiaren azaleraren % 93 estali duenean.
17 atxilotu eta 42 salaketa Bilboko jaietako seigarren egunean
Atxiloketetako bat genero-indarkeriagatik izan da. Jaietako egun handiaren bezperan jende asko ibili da Bilboko kaleetan.
Aste Nagusiko egun handia ospatuko dute Bilbon gaur, musikaz, gastronomiaz eta jarduera ugariz betetako egitarauarekin
Martin Urrutia izango da protagonista gauerdian Europa parkean, Los40 Sessions Aste Nagusia ekimenaren eskutik. Musika-programazioak beste hitzordu nagusi bat izango du 23:30ean Pergolan, Amistades Peligrosas taldearekin; Abandoibarran, berriz, Cobardes taldea arituko da.
Pertsona talde batek migratzaileen asentamendu baten zati bati su eman dio Ceutan
Azken egunotan protesta ugari egin dituzte Ceutako hainbat puntutan, eta migratzaileen kanpamenduetara joan-etorriak ere egin dituzte. Polizia Nazionalak esku hartu behar izan du hainbatetan, zuzeneko liskarrak saihesteko.
Elkarretaratze jendetsua Donostian Kaleko Afari Solidarioak ekimenaren alde
Ehunka pertsonak bat egin dute ostegun honetan Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) kolektiboak Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharretik orgatxoekin paseatzeko egin duen deiarekin. Baliabiderik ez duten pertsonei ogitartekoak banatzen ari zaizkien pertsonak Udaltzaingoaren aldetik "identifikatuak eta zehapenekin mehatxatuak" izaten ari direla salatu dute.