Sei ospitale eta 27 osasun-zentro pribatizatzea onartu du Madrilek
Madrilek, PPren boto gehienak jasota, Neurri Fiskalek eta Administratiboen Legea onartu du ostegun honetan, horrek Madrilgo sei ospitale eta 27 osasun-zentro pribatizatzea dakar, baita errezeta bakoitzagatik euro bana ordaindu beharra ere.
Eskualdeko aurrekontuen Lege Osagarria ezagutzen da. PPK ez du onartu oposizioak aurkeztutako 200 zuzenketa baino gehiagotik (IUren 81, PSOEren 78 eta UPyDren 60) bat bera ere.
Legeak jasotzen dituen berritasunen artean, besteak beste, honako hauek daude: Madrilgo Osasunaren Jasangarritasun Legea, sare publikoko sei ospitale eta 27 osasun-zentro pribatizatzea dakar horrek.
Halaber, urtarrilaren 1etik aurrera errezeta bakoitzagatik euro bana ordaindu beharra dakar. Dagoeneko Kataluniako Gobernuak indarrean jarri du legea, eta Konstituzionalak helegitea jarri du horren aurka.
Antonio Miguel Carmona PSOEko diputatuak Javier Fernadez-Lasquetty Osasun kontseilariaren dimisioa eskatu du, eskualdeko Gobernuaren planak ez duela "eraginkortasuna" bilatzen pentsatuta, "negozioa egitea" baizik. Luis de Velas UPyDko bozeramaileak ere eskaera berdina egin du osoko bilkuran, gatazka "aldaketa erradikalak behar" dituela esanda.
Zure interesekoa izan daiteke
Lekuko-hartze "sinboliko eta hunkigarriak" izango dituela aurtengo Korrikak aurreratu dute antolatzaileek
EITBren Bilboko egoitzan egin dute AEKren aldeko lasterketaren aurkezpen soziala. Gizarteko eragile ugari izan dira bertan. Aurtengo edizioan 3.400 lekuko-hartze baino gehiago izango direla iragarri dute antolatzaileek, inoiz baino gehiago, eta horietako asko "sinbolikoak eta hunkigarriak" izango direla diote.
Protesta jendetsua Eibarren, haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko
Dozenaka familiak protesta zaratatsua egin dute ostegun honetan Eibarko Untzaga plazan, herriko haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko.
Rene Redzepi Noma jatetxeko sukaldari daniarrak kargua utziko du, langile ohiek abusuak leporatu ondoren
2009. eta 2017. urteen artean Redzepik kalte fisikoak eta psikologikoak eragin zizkiela salatu zuten jatetxe horretako dozenaka langile ohik. "Aldaketek ez dute iragana konpontzen", azpimarratu du Redzepik.
Realak Sevillan jokatuko duen Kopako finalerako sarrera faltsuak saltzen ari direla ohartarazi du Ertzaintzak
Zale batek jarritako salaketa baten bidez, Ertzaintzak izapideak ireki ditu ustezko iruzur-delitu batengatik.
Osakidetzako 1.047 profesionalek salatu zituzten erasoak 2025ean; horietatik 856, emakumeak
Osasun Profesionalen aurkako Erasoen kontrako Europako Eguna dela eta, ostegun honetan, Osakidetzak zehaztu du 2025ean jakinarazitako eraso guztietatik 94tan (% 9) lesioa eragin zutela, gehienek bajarik eragin gabe. Gainerakoak, 953 guztira (% 91), lesiorik gabeko erasoak izan ziren, hala nola irainak eta mehatxuak.
Ikerketaren arabera, ezbeharra izan zen pasabideko torlojuak oso herdoilduta zeuden
Bocal inguruan izandako istripuaren ondorioz Polizia Zientifikoak egindako ikuskapenaren arabera, euskarriak eta torlojuak herdoilak janda zeuden.
Beloradoko moja ohiak monasteriotik atera dira, epea amaitu baino ordu batzuk lehenago
Francisco Canals Beloradoko moja ohien bozeramaileak jakinarazi duenez, 02:46an atera dira monasteriotik. Hori egin aurretik, Laura Garcia de Viedma abadesa ohiak elizako aldarean zegoen azken kandela eta eraikineko argi guztiak itzali ditu.
Azkenekoz Fustiñanan ikusi zuten 17 urteko neska baten bila ari dira
Zabaldutako datuen arabera, 1,60 metro luze da, gorpuzkera mehea du, eta begi marroiak eta ile beltz luzea ditu.
Hiztunen Berdintasunaren Alde: "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta"
Elkarteak defendatu du bere jarduera bakarra Osakidetzako langileen "lan-eskubideak defendatzea" dela, eta ziurtatu du "erkidegoko bigarren hizkuntza" den euskara "beti" errespetatzen dutela.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Biktimak jarritako salaketaren arabera, San Frantzisko kaleko atari batean sexu-erasoa egiten saiatu zen atxilotua, 42 urteko gizona. Sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta atxilotu dute.