Albiste da
Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orain arte ikusitako Unibertsoko izarrik zaharrena aurkitu dute

HD 140283 izarrak 13.200 milioi urte inguru ditu eta Lurretik 186 argi urtera dago adituen arabera. Horien ustez, kosmosean sortu zen lehendabiziko izarretako bat da.
Unibertsoa. Argazkia: EITB
Unibertsoa. Argazkia: EITB

NASAko ikertzaileek orain arte ikusitako Unibertsoko izarrik zaharrena aurkitu dute Hubble teleskopioa erabilita. Adituen arabera, 13.200 milioi urte inguru ditu, hau da, Big Banga gertatu eta ondorengo 600 milioi urtetan sortu zen.

HD 140283 izarra Lurretik 186 argi urtera dago, eta adituen arabera kosmosean sortu zen lehendabiziko izarretako bat da. "Gure iritziz, orain arte ezagutu dugun Unibertsoko izarrik zaharrena da, eta bere adina ongi zehaztuta dago", adierazi du Howard Bond aurkikuntzaren arduradun nagusiak.

Horren hitzetan, "hainbat elementu pisutsu ditu izarrak eta hori da bere ezaugarri bereizgarrienetako bat". Ikertzaileak azaldu duenez, Unibertsoan sortu ziren lehen izarrek apenas zeukaten orain aurkitutakoak baino elementu pisutsuagorik, baina supernoben segida gertatu zenean izar horiek desagertu eta HD 140283 izarraren antzerakoak sortu ziren.

Ikertzaileek Lurraren eta aurkitutako izarraren arteko distantzia zehaztu dute, aurrez inoiz lortu ez den zehaztapenarekin. Hubble teleskopioari esker, izarraren distira ikusi ahal izan zuten zehaztasun handiz, eta behin distiraren intentsitatea ezagututa, hidrogenoa zein erritmotan gutxitzen ari den zehaztu ahal izan zuten, eta, bere adina zein zen jakin.

Astronomoek egindako kalkuluen arabera, izarrak 13.900 milioi urte inguru ditu, baina adituek akats tarte handiarekin jokatzen dutenez, izarrak gutxienez 13.200 milioi urte dituela esan daiteke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X