Tren istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tren bat errailetik atera da Orion, luizi baten ondorioz

Pertsona bat zauritu da. Ezbeharra bihurgune baten ostean gertatu da; bidea harriz beteta egon da, baina gidariak ez du denbora nahikorik izan trena geldiarazteko.
18:00 - 20:00
Tren bat errailetik atera da, Orion

Euskotren konpainiaren tren batek istripua izan du Orio parean: errailetik atera da, luizi baten ondorioz. Zorionez, pertsona bat baino ez da zauritu. Belaunean kolpea hartu du eta osasun zentro batera eraman dute.

Euskotrenek jakitera eman duenez, istripua 12:15 inguruan jazo da, bihurgune baten ostean. Trenbidea harriz beteta egon da eta gidariak ez du gelditzeko denbora nahikorik izan.

Bidaiariak Orio-Aia geralekura trenbidetik oinez joan behar izan dira, ezbeharra gertatu den tokitik 200-300 metrora.

Istripua dela-eta moztuta egon da Bilbo eta Donostia arteko Euskotreneko linea, baina zabalik da berriz, Euskal Trenbide Sareak iragarri duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X