9. urtemuga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

M11ko 100 bat biktimak oraindik laguntza psikologikoaren beharra dute

Astelehen honetan Madrilgo atentatuen 9. urteurrena ospatuko dute. 192 hildakoak gogoan hartzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte biharko, lore-eskaintza barne.
192 biktima omentzeko hainbat ekitaldi izango dira astelehen honetan Madrilen. Argazkia: EFE
192 biktima omentzeko hainbat ekitaldi izango dira astelehen honetan Madrilen. Argazkia: EFE

Martxoaren 11an izan ziren atentatuetako 100 bat biktima laguntza psikologikoa jasotzen ari dira oraindik ere, astero eta 15 egunean behin, bederatzi urte igaro ostean. Halaber, 50 bat lagunen arrastoek okerrera egin dute azken urteetan.

Data horren harira, 192 hildakoak gogoan hartzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte biharko, lore-eskaintza bat barne. Horrela, M11ko Elkarteak deituta, El Pozoko Auzokideen Elkarteak ekitaldia deitu du Tren Geltokiaren ondoan, astelehen honetarako 19:00etan. Gainera, Atochako Geltokiak eta Parlako udalerriak ere beste ekitaldi batzuk hartuko dituzte.

Bihar izango diren omenaldien artean, ekitaldi nagusia Getafen izango da. Terrorismoaren Biktimei eskainitako oroigarriaren ondoan lore-eskaintza izango da. Gainera, minutu bateko isilunea egingo dute. Ondoren, Pilar Manjon M11ko Elkartearen presidenteak hainbat testu irakurriko ditu.

2004ko martxoaren 11an Madrilgo Renfeko lau trenetan 11 lehergailuk egin zuten eztanda. Atentatuen ondorioz, 192 lagun hil ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X