Fiskaltzak 22 urteko eskaerari eutsi dio adingabeei sexu-proposamenak egiteagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, absoluzioa eskatu du, irakasleak ustezko biktimekin "adiskidetasun" harreman soila zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Epaitutako irakaslea. Argazkia: EFE.
Fiskaltzak 22 urteko kartzela-zigorrari eutsi dio Gipuzkoako Auzitegian epaitu duten Irungo institutu bateko irakaslearentzat, 2023-2024 ikasturtean hiru neska adingaberi sexu-mesedeen truke dirua eskaintzea egotzita. Fiskalaren ustez, gertakariak "behar bezala frogatu dira".
Auziaren bigarren egunean, hainbat deklarazio izan dira: hiru biktimetako bik ateak itxita deklaratu dute, bi irakasleri deklarazioa hartu zaie lekuko gisa eta akusatuak ere eman du lekukotza. Ondoren, bi aldeen azken txostenak aurkeztu dira, eta auzia epai zain dago orain.
Etenaldia, auzipetuaren deklarazioan
Auzipetuaren deklarazioa eten eta ateak itxita amaitu behar izan dute. Izan ere, magistratuak biktimen anonimotasuna errespetatzeko eskatu arren, akusatuak hainbat aldiz bota ditu haien izen-abizenak, aretoan zeuden pertsona guztien aurrean.
Hitz-hartze horretan irakasleak aitortu egin du profil faltsu bat sortu zuela Instagram sare sozialean, eta haren bidez harremana izan zuela ikasleekin. Haren hitzetan, ikasle bati profil horren berri eman ondoren, jarraitzaile ugari batu zitzaizkion denbora gutxian. Horietako asko "ikasleak eta profil erotikoen kontu faltsuak" zirela eta "argazki eta bideo erotikoak" eskatzen zizkiotela azaldu du. Azkenik, gaineratu du 15 urte daramatzala laneko jazarpena jasaten.
Bestalde, defentsaren lekuko gisa deklaratu duten irakasleek adierazi dutenez, neskak "beti ibiltzen ziren" auzipetuaren inguruan. Horietako batek adierazi du adingabeak "sexu-hiztegira oso ohituta zeuden neskak" zirela eta "denbora guztian" hitz egiten zutela "biralizatuta" zegoen sugar daddy terminoaz. Akusatuak sare sozialetan zelan jokatzen zuen berri ez zutela aitortu dute eta, "zerbait arraroa" ikusi izan balute, Zuzendaritzan salatuko zuketela esan dute.
Azken txostenean, Jorge Bermudez fiskalak "frogatutzat" jo ditu irakasleari leporatzen dizkioten gertakariak, eta, ondorioz, 22 urteko espetxe-eskaerari eutsi dio. Gaineratu duenez, "behar bezala egiaztatu" da auzipetuak adingabeei "promesak" egitea eskatu izana.
Defentsak, bere aldetik, akusatua absolbitzea eskatu du, eta aitortu du irakasleak "huts egin" duela, 13, 14 eta 15 urteko ikasleen "lagun izaten" saiatu baita, baina adierazi du ez dela "gaizkilea" eta ez duela "inolako maltzurkeriarik".
Epaitegiaren atarian, akusatuaren hainbat ikasle ohi bildu dira, Oiartzungo asanblada feministako kideekin batera.
Zure interesekoa izan daiteke
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan Ceutako hipikan, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok kalean jarraitzen dute, duela hilabetetik.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa akordio bat ixtear da ugalkortasun klinika batekin, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta gehiago dira obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten duten emakumezko kirolariak. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin eta hala nahi duen jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Guardia Zibilak furgoneta baten gidariari lagundu behar izan dio Sartagudan, errepidea hondoratu ostean
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".
Nafarroan harrera zentro batetik atxikitako sei urteko mutil bat erreskatatu dute
Foruzaingoak haurraren bi senide atxilotu ditu eta beste hiru pertsona ikertzen ari da, autoz egindako ihesaldi arriskutsu baten ondorioz.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, seme-alaba adingabeen aurrean emazteari eraso egiteagatik
Igandean hartu zuten atxilo, 01:00a aldera. Emakumeari larrialdietara lagundu zioten foruzainek, eta etxera itzuli zen ordu batzuk geroago; gizona, berriz, polizia-etxera eraman zuten.
Hiru egunetan desmuntatuko dituzte konpartsek Aste Nagusiko txosnak
Atzo, igandea, amaitu ziren Bilboko jaiak eta datorren irailaren 3a baino lehen dena batuta egongo da.
Konpartsek positibotzat jo dute Aste Nagusian eraso, ezbehar eta gatazka "larririk" egon ez izana
Ikuskizunetako teknikariei bandera urdina eman diete; marroia, berriz, ETSri, "Bizkaiko hiriburuko jaiak beren interesen mesedetan erabiltzeko estrategiagatik".