Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uriarte: 'Neurri sendoak hartuko ditugu LOMCE ez aplikatzeko'

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultura sailburuak ez du uste legea, Kongresutik pasatu eta gero, "asko aldatuko denik, Werten jarrera ikusita, ez du orain bat-batean dena hankaz gora jarriko".
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultura sailburua.
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultura sailburua. Argazkia: EiTB

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultura sailburuak adierazi du Espainiako Gobernuak baino "neurri sendoagoak" hartuko dituztela bihar aurkeztuko duten LOMCE hezkuntza legea "hemen ez aplikatzeko".

Hezkuntza sailburuak Hezkuntza lege berria izan du hizpide ETB-1eko Egunon Euskadi saioan egindako elkarrizketa batean.

Haren esanetan, "ez da ia ezer" aldatu duela bost hilabete José Igancio Wert Hezkuntza ministroarekin bildu zenetik, eta "kontra egiten jarraituko" dute.

Euskarari egingo dion kalteari dagokionez, Uriartek gogorarazi du erkidegoena dela "hizkuntza ofizialak arautzeko eskumena", eta lege berriak "horixe urratzen du".

Gainera, murrizketak nagusi diren garai honetan hezkuntza lege berria abian jartzeko arazoak izango direla aitortu du Uriartek, "askoz gastu handiagoa suposatuko du eta agian ezin izango dugu aplikatu".

Greba

CC.OO eta UGT sindikatuek Estatu osoko hezkuntzan deitu duten grebaz galdetuta, sailburuak uste du "eragin gutxi" izango duela, "egin beharra dagoena kontra gaudenon lana batu eta ados jartzea" dela iritzi dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X