Benantxio Irureta mendizalea hil da Aneton
Benantxio Irureta 59 urteko mendizale azpeitiarra hil da larunbat honetan Aneto mendian, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez. Autopsia egin diote gorpuari, eta eguerdian helduko da hilotza Azpeitiara.
Antza denez, "Mahomaren pasabidea"n erori eta hil egin da, eta istripuaren unean beste mendizale batzuekin zihoan. Aizarnarra zen jaiotzez, baina urteak zeramatzan Azpeitian bizitzen.
Mendizalea Coronas izoztegian atzeman eta gero, tontorretik 300 metrora, erreskate operazioa hasi da. Zaila izan da, helikopterorik bi espezialista eta medikua jatsi baitira bertara.
Jesus Mari Mendizabal Benantxioren lagun batek Benasquetik hurbil dagoen ospitaletik hitz egin du 'Hiru Erregeen Mahaia' saioan eta istripua "Mahoman" sartzerakoan gertatu dela esan du.
Atzo abiatu ziren Azpeititik eta kontatu duenaren arabera, istripua gertatu den unean 11 lagun zeuden.
Mendizale ezaguna
Josu Bereziartuarekin batera lehen zortzi milakoa igo zuen euskalduna izan zen.
Eskarmentu handiko mendizalea zen, besteak beste Himalayan, Alpeetan, Andeetan eta Pirinieotan mendi asko igotakoa.
Sakana-Pumori espedizioa
Benantxio Irureta Sakana-Pumori espedizioaren buru izan zen; bost euskal mendizale hil ziren espedizioaren buru hain zuzen.
2001eko urriaren 17an gertatu zen ezbeharra. Sakana-Pumori espedizioko 5 kide Pumori mendia (7.616 metro) igotzen ari ziren eta 6.000 metroko alturan zeudenean, elur jausi bat gertatu zen.
Sakana-Pumori espedizioan zazpi gipuzkoar eta hiru nafar joan ziren eta Iruretak berak berretsi zuen ezbeharra orduan uskadi Irratian.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministorioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek, lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea aldarrikatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiral arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.