Albiste da
Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Balmaseda Erdi Aroko azokaren 15. edizioa ospatzen ari da

18:00 - 20:00
Balmaseda Erdi Aroko azokaren 15. edizioa ospatzen ari da
Musikariak, malabaristak, akrobatak edota orekariak alde historikoaren kaleak bete dituzte. Erdi Aroko azokak 100.000 lagun espero ditu, eta suarekin erlazionatutako ikuskizun batekin amaituko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X