Europako Museorik Onena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako San Telmo museoak aipamen berezia jaso du EMYA sarietan

Europako Museorik Onena saria Glasgow-ko Riverside Museoak jaso du.
Donostiako San Telmo museoa.
Donostiako San Telmo museoa. Argazkia: eitbcom

Donostiako San Telmo museoak aipamen berezia jaso du EMYA sarietan, hau da Europako Museorik Onena izendatzen duen sarietan.

San Telmo lehian izan da beste 27 museorekin batera. Belgikako Torengen hirian, Europako museoen Foroak urtero egiten duen batzarrean eman dute saria eta Glasgow-ko Riverside Museoak jaso du.

200 eskaera baino gehiago egin dira aurten, eta horien artean hautatu zuten Donostiako San Telmo museoak eginiko eskaera.

Euskal Herriko museo zaharrena da San Telmo, duela gutxi berritua. Horixe da hain zuzen ere EMYA sari hau irabazteko baldintzetako bat: berria edo berritua izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X