San Telmo Museoa 2013ko Europako Museo Onenaren sarirako izendatu dute
Donostiako San Telmo Museoa 2013. urteko Europako Museo Onena sariaren hautagaien artean sartu du Museoen Europako Foroak. EMYA sariaren epaimahaiak berriki egindako bilkuran 2013ko hautagaien museoen zerrenda osatu du, non Europako Kontseiluko 21 herrialdetako 28 museo dauden, tartean museo donostiarra. Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, sari nagusiaren irabazlea, zein Aipamen Bereziarena, Silleto sariarena eta Kenneth Hudson sariarena, maiatzaren 15etik 18ra Tongeren-go (Belgika) Gallo Romeins museoan (2011ko irabazlea) egingo den Europako Museoen Foroaren urteroko bileran ospatuko den ekitaldian jakinaraziko dituzte.
EMYAren sari banaketa ekitaldia maiatzaren 18an ospatuko da, Museoen Nazioarteko Egunean, hain zuzen, aurten honako gaiaren inguruan burutuko dena: Museoak (memoria eta sormena) = gizarte aldaketa. EMYA 2013 sarirako proposatutako museoen zerrendan 28 museo daude, besteak beste, Amsterdameko National Maritime Museum, Bartzelonako Museo de Historia Natural, Liverpooleko Museum of Liverpool (2013ko Europako Kontseiluko Sariaren irabazlea), Ljubljanako Slovene Ethnographic Museum eta Edinburgoko National Museum of Scotland.
EMYA saria bere bisitariak erakarri eta gogobetetzea lortzen duen museo bati ematen zaio, giro aparta, irudimenez egindako interpretazio eta aurkezpena eta hezkuntza eta gizarte-erantzukizuna sormenez lantzea medio. Museoaren kalitate maila orokorra eta bere lana aztertuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.