Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leioako gasolindegi bateko bulegoan sua piztu eta lagun bat zauritu da

Gasolindegiko langileetako bat ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik.

Gasolindegi bateko langile bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik; izan ere, Leioako gasolindegi bateko bulegoan sute bat piztu da.

14:15ean piztu da sua, eta suhiltzaileek minutu gutxitan itzali dituzte garrak. Gasolindegia Leioako errepidean dago, Eroski ondoan, Bilborako bidean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Suhiltzaileek segituan hartu dute sua mendean, eta bertako erregai deposituei eragitea ekidin dute.

Langileetako bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastu baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X