Lan-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioilari bat hil da Trapagaranen, hondeagailu batekin talka eginda

Ezbeharra 14:20an izan da, Las Delicias kalean.
Istripua Trapagan gertatu da. EFE.

Kamioi gidari bat hil da astelehen honetan Trapagaranen, Bizkaian, lan-istripu batean. Ezbeharra 14:20an izan da, Trapagarango Las Delicias kalean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Osalanetik baieztatu dutenez, zepa ateratzen ari zen langilea, eta, oraindik zergatik ez dakitela, materiala kamioian sartzen ari zen hondeagailuren kontra talka egin du. Gizonezkoa bertan hil da.

Istripua Trapaga efe

Kamioi gidari bat hil da Trapagaranen. Argazkia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X