Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-8aren alde bat itxita bi noranzkoetan, Zaldibar eta Berriz artean

Edukiontziak zeramatzan kamioi batek artaziarena egin eta zirkulazioa eten, eta desbiderarazi, egin du.
18:00 - 20:00
A-8 autobidea itxita, kamioi batek artaziarena egin ostean

Edukiontziak zeramatzan kamioi batek artaziarena egin eta istripu bat izan du A-8an, Zaldibar eta Berriz herrien artean. Horren ondorioz, zirkulazioa erabat eten egin da autobidean.

Hasiera batean bi noranzkoetan eten dute zirkulazioa, baina minutu batzuk geroago, zirkulazioa bere onera bueltatu da eskumako erreietan, bi noranzkoetan.

Kamioi-gidaria zauritu da istripuan eta larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X