Albiste da
Aurreneko hilabetea martxan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atez atekoak birziklapen tasa hirukoiztu du, Lezoko Udalaren hitzetan

Lehen hilabetearen emaitzak "oso onak" direla adierazi du Udalak. "Herritarren jarrerarekin harro" azaldu da Udala. Birziklapen tasa % 27koa izatetik % 83ra pasa dela ziurtatu du.
Lezo. Artxiboko irudia: EiTB

Zaborrak biltzeko atez ateko sistemak hilabete bat bete du martxan Lezon, eta Udalak balantzea egin du gaur. "Birziklapen tasa hirukoiztu" egin dela ziurtatu du Udalak; izan ere, % 27koa izatetik % 83ra pasa da.

Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak eta Ainhoa Intxaurrandieta zinegotziak agerraldia egin dute atez ateko sistemaren emaitzen berri emateko. Lehen hilabetearen emaitzak "oso onak" direla adierazi dute Udaleko ordezkariek. Gainera, "herritarren jarrerarekin harro" azaldu dira.

Bestalde, atez atekoa alternatibarik onena zela defendatu du Ainhoa Intxaurrandietak. Beste eredu batzuekin "bilketa tasa hain handiak lortzerik ezinezkoa da", Udalaren ahotan. "Bosgarren edukiontzia ezarri duten" herrien emaitzek hori demostratu dutela gaineratu du Intxaurrandietak.

Udaleko arduradunen hitzetan, "herritar batzuk, hasiera batean, sistemaren aurka azaldu ziren, baina arazorik gabe moldatu dira".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X