Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioilari bat zauritu da N-1ean izandako auto-istripuan, Idiazabalen

Ibilgailuak guraizearena egin du, eta, ondorioz, errepidea hainbat orduz itxita egon da, baina arratsaldeko azken ordurako guztiz ireki dute.

Kamioilari bat zauritu da larunbat honetan, N-1ean izandako auto-istripuan, Idiazabalen (Gipuzkoa), Ertzaintzak jakinarazi duenez. 52 urteko kamioilaria Zumarragako ospitalera eraman dute.

Istripua 18:00ak aldera jazo da, Irungo noranzkoan. Ibilgailuak guraizearena egin du, eta, ondorioz, errepidea itxita egin dute, baina, arratsaldeko azken ordurako guztiz ireki dute errepidea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X