Albiste da
Galvan auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indultatutako pederastak 'berehala aske uztea' eskatu du

Abokatuak Galvan "oso lasai" ikusi du, baina dokumentuan azaltzen diren "arazo mentalek eragin" egin diotela nabarmendu du.
Daniel Galvan
Daniel Galvan pederasta. EFE

Manuel Maza Daniel Galvan pederastaren abokatuak ostiralean bere bezeroa kartzelan sartu zuen autoaren aurkako helegitea jarri zuen, eta "berehala aske uztea" askatu du, kautelazko neurri batean bada ere, azaldu duenez.

Abokatua ostiralean joan zen Soto del Realeko (Madril) kartzelara. Galvan bertan da abuztuaren 5etik, Murtziako hotel baten atxilotu eta Auzitegi Nazionalaren esku utzi ostean.

Abokatuak Galvan "oso lasai" ikusi du, baina dokumentuan azaltzen diren "arazo mentalek eragin" egin diotela nabarmendu du.

"Ideiak zertxobait joaten zaizkio, baina lasai dago, edozerri aurre egiteko prest, eta gai honi buruzko egia argitzeko gogoz", nabarmendu du Mazak.

Abokatuak esan duenez, Galvanek esan zion "zigortzeko arrazoietako bat bera ere ez dela egia". "Grabazioak" egin zituela onartu zuen, baina ez zirela "lizunak" gaineratu zuen, "delituekin zerikusirik ez zutenak".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X