Uztailean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi, hotel-okupazioan Estatuko bosgarren postuan

Gipuzkoako kosta okupazio maila altueneko lehen hamar gune turistikoetan dago, % 81,49rekin.
Zarauzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Zarauzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Euskadi hotel-okupazioan Estatuko bosgarren postuan dago uztailean, % 60,4rekin, Estatuko okupazioaren azpitik (% 35,3). Gipuzkoako kosta lehen hamar gune turistikoetan dago, INEren datuen arabera.

Inkestaren arabera, okupazio maila altuena Balear Uharteak du, % 89,3rekin. Kanariak (% 75,1) bigarren postuan dago, eta Katalunia (% 71,8) hirugarrenean.

Estatu mailan, uztailean, 37,6 milioi gau emate izan dira hoteletan, 2012ko epe berean baino % 0,5 gehiago. Espainian bizi diren bidaiarien gau emateak % 1,4 jaitsi dira, kanpotarrenak, aldiz, % 1,4 igo dira.

Horren haritik, Andaluzia (% 25,4), Valentzia (% 16), Katalunia (% 12,7) eta Kanariak (% 7,9) izan dira Espainian dauden jomugarik nagusienak.

Euskal Herria hamabigarren postuan dago, uztailean, gau emate guztien % 2,4rekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X