Argentinan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek alaba bortxatu du 20 urtez eta harekin 10 seme izan ditu

"Kolpeak jaso ohi nituen, eta bortxatzen ninduen. 14 urterekin izan nuen lehen semea", azaldu du alabak. Gizonezkoa atxilotu dute dagoeneko.

Gizonezko batek alabaordea bortxatu du 20 urtez, eta harekin 10 seme izan ditu Santiago del Estero probintzian, Argentinan, tokiko egunkari batek zabaldu duenez.

Ez dute gizonezkoaren izen-abizenak jakitera eman, baina 'Atsoa' izengoitia du. Rosa Falco epaileak aginduta, Poliziak gizonezkoa atxilotu du Conchayoj parajean, El Liberal kazetak jakinarazi duenez.

Alabaordeak 11 urte zituela hasi zen gizonezkoa tratu txarrak ematen eta sexu abusuak egiten. "Kolpeak jaso ohi nituen, eta bortxatzen ninduen. 14 urterekin izan nuen lehen semea", azaldu du alabak.

Emakumezkoak salatu duenez, haurrak etxean izatera derrigortzen zuen gizonak, eta ondoren Erregistro Zibilean haurren izena ematen zuen, haren abizena jarrita. "Bi seme hil zitzaizkidan. Etxetik hurbil lurperatu nituen. Beste lau nirekin gaude eta gainerakoek lan egiten dute, hemendik urrun, uste dut", azaldu du biktimak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X