Frankismoaren biktimak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBE: 'Estatuak frankismoaren krimenak argitu behar ditu'

Nazio Batuen Erakundeak egindako txostenaren aburuz, gainera, delitu horiek zigorrik gabe jarraitzea "tamalgarria da".
NBEko lantaldea Barne Batzordearekin ere bildu da. Argazkia: EFE
NBEko lantaldea Barne Batzordearekin ere bildu da. Argazkia: EFE

Nazio Batuen Erakundeko lantaldeak behartutako desagerpenean inguruan egin duen txostenak jasotzen duenez, Espainian gerra zibilean eta diktaduran gertatutako 114.000 desagerpen baino gehiago argitu behar ditu Estatuak. Gainera, "tamalgarritzat" jo du delitu horiek zigorrik gabe jarraitzeak.

Lantaldea zazpi egunez izan da Espainian eta behartutako desagerpenen inguruko ikerketa egin du. Lanaren lehen ondorioak gaur eman dituzte ezagutzera Madrilen, nahiz eta azken txostena 2014an kaleratuko duten. Gobernuari hainbat gomendio egin dizkiote txosten horretan.

Jasminka Dzumhur eta Ariel Dulitzkyk prentsaurrekoa eskaini dute eta ikerketa aurrera eramateko jasotako laguntza eskertu dute. Agintariek eskainitako laguntza eta Katalunian, Andaluzian eta Euskadin jasotako babesa eskertu dute. Erkidego horietan ehunka lagunekin hitz egiteko aukera izan dute.

"Gerra zibilean eta diktaduran desagertutako milaka lagunen senitartekoek gertatutakoa ezagutu nahi dute eta Estatuek behar horri erantzuteko lidergoa eta konpromisoa hartu behar du", azpimarratu dute adituek.

NBEko lantaldeak ikerketa judizialik ez egotea eta inor zigortu ez izana "tamalgarritzat" jo du. "Hainbat faktorek eragin dute hori", adierazi du Dulitzkyk, "1977ko Amnistiaren Legearen interpretazioak esaterako".

Lantaldeak adierazi duenez, hobi handietatik hildakoen hezurrak ateratzen direnean, epailea ez da bertan egoten eta horren ondorioz, gorpua hobitik ateratzeak ez du balio judizialik". Estatuari "oztopoak" kentzeko eta "nazioarteko eskumena" ezartzeko eskatu du.

Espainia kriminalen babeslekua

Bestalde, Carlos Slepoy abokatuak "Espainia kriminalen babesleku bihurtu" dela adierazi du gaur. Slepoyk bultzatuta eskatu zuen Maria Servini Argentinako epaileak Polizia eta Guardia Zibileko lau goi-funtzionario ohiren estradizioa.

Pablo Ruz epailearekin bildu ondoren egin ditu adierazpenak abokatuak. Jesus Muñecas Aguilar guardia zibil ohia eta Jose Antonio Gonzalez Pacheco Billy El Niño inspektore ohiaren estradizioaren inguruan, Espainiako Fiskaltzako bi lagun horien atxiloketaren aurka agertu dela salatu du Slepoyk. "Epaileak aurkitu besterik ez ditu egin", gaineratu du.

Abokatuaren aburuz, "bi lagunak atxilotu egin behar ziren edo kautelazko neurriak ezarri, ihes egiteko arriskua dago eta". "Audientzia Nazionalak ez estraditatzeko edo Espainian ez epaitzeko erabakia hartzen badu, argi geratuko da zein den beraien azken babeslekua, krimenak egin zituzten tokia hain zuzen ere", azpimarratu du.

Prozedurak "oztopoak" izango dituela uste du abokatuak. "Horrelako prozedurak egiten direnean gobernuek oztopoak jartzen dituzte, baina oraingo honetan baikorrak gara", baieztatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X