Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Hondarribiko Udalak ostegunean onartuko duen II Berdintasun Planean Alardearen gaiak aparteko lekua izango du, aurrenekoz. "Berariazko tratamendua" ematea erabaki da, "gatazkaren konponbidean aurrera" egiteko eta "alarde parekidearen alde emakumeen eskubideen defentsan pairatutako indarkeria aitortzeko".
Planaren berri emateko, agerraldia egin dute Udal Gobernuaren ordezkariek, gaur goizean. Igor Enparan alkatea eta Estitxu Urtizberea (biak Abotsanitz taldekoak) eta Garoa Lekuona alkateordea (EH Bildu) hedabideen aurrean agertu dirak. Esan dutenez, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak egindako txosten batek ezartzen du gaia lantzeko betebeharra: "Jarraibide horiek argi eta garbi ezartzen dute berdintasun-politika publikoek desberdinkeriak zuzentzeko neurri zehatzak jaso behar dituztela, eta eremu guztietan aplikatu egin behar direla, baita gizarte eta kultura arloan ere", azaldu du Enparanek.
Udal ordezkariek azpimarratu dute Alardea Hondarribian "sakon errotutako tradizioa" dela, "herriaren nortasunaren parte eta balio sozial eta emozional handikoa". Eta horrekin batera, nabarmendu dute badirela "parte-hartzearen eta genero-rolen inguruko eztabaidak", eta hor kokatzen direla planak jasotzen dituen jarduera-ildoak: "Berdintasun-politikek desorekak dauden esparru guztietan jardun behar dute, baita kultur arloan ere", azaldu du Urtizbereak.
Lekuonak ere azpimarratu du "gaia jorratu ala ez" ez dela "aukerakoa": "hori egitea eskatzen dion esparru bat betetzen ari da (Udala). Jarrera argia da, eta, gainera, legeak hori exijitzen digu. Gizarte ohiturak ez dira estatikoak; denboran zehar eboluzionatzen dute, eta hala jarraituko dute. Eta bilakaera horrek bateragarria izan behar du gaur egun aitortzen ditugun oinarrizko eskubideekin, besteak beste, berdintasunarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera