Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri zituen iaz, 417 laguneko komunitatea osatu eta ikerketarako 49 milioi euro baino gehiago eskuratu zituen, erakundearen 2025eko balantzaren arabera.
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek, Ikerbasquen zuzendari zientifiko Fernando Cossiok eta Jaurlaritzako Politika Zientifikoko zuzendari Amaia Esquisabelek aurkeztu dute balantzea asteazken honetan, Bilbon, Marina Medina eta Irati Garmendia Ikerbasqueko ikertzaileak ere bertan zirela.
Bada, 2025. urtearen amaieran, Ikerbasquek 417 ikertzaile zituen guztira, ibilbide zientifikoa garatzeko hiru kategoriatan banatuta: 214 ikertzaile kontsolidatu, esperientzia handikoak eta lidergo gaitasuna dutenak; 107 gazte ikertzaile, goi mailako zientzialari taldea osatzea helburu dutenak; 96 Research Associate, ikertzailearen ibilbidearen etapetan laguntzen duen figura.
Agerraldian nabarmendu dutenez, egituraketa horrek, "bikaintasun zientifikoa sendotzeaz gain, ekoizpen zientifikoa ere bultzatu zuen". Horrela, 1.726 artikulu argitaratu zituzten iaz nazioarteko eragin handiko indexatutako aldizkarietan.
Ikerbasqueko ikertzaileek 2025ean lortutako funtsen zenbatekoa 49 milioi eurokoa izan zen guztira (2024ean baino bi miloi euro gehiago). Kanpoko finantzaketaz landutako 1.346 proiektuetatik, bost proiektu berrik ERCren (European Research Council) finantzaketa izan zuten. Guztira, 1.685 pertsonak lan egiten zuten Ikerbasqueko ikertzaileek zuzendutako taldeetan.
Era berean, ikertzaileek 48 spin-off sortzen lagundu zuten, enpresa ekimen horien jarduerak prozesu, produktu zein zerbitzu berrien ustiapena baitu oinarri, ikerketetan lortutako ezagutzatik eta emaitzetatik abiatuta.
Ikerbasquek EAEko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen ikertzaileak 35 herrialdetakoak izan ziren 2025ean, eta horien artean, gizonak izan ziren nagusi (% 69), emakumezkoen % 31aren aldean. Ikertzaileen jakintza arloei erreparatuta, % 44 zientzia esperimentalen arloko espezialistak ziren, %26 medikuntza zientzietakoak, %16 ingeniaritza arlokoak eta %14 giza eta gizarte zientzietako adituak.
“Europako erreferente”
Agerraldian nabarmendu dutenez, 2025ean lortutako emaitzak ikusita "esan daiteke Euskadi zientziaren arloko Europako erreferente bezala" kokatu dela. Ziurtatu dute nazioartean Euskadi "ikerketa aurreratuko eskualdea" dela aitortzen dutela dagoeneko; horren adibide da Europako Batzordeak Ikerbasqueren ikertzaileak erakartzeko programa sei aldiz hautatu duela garapen zientifikoa bultzatzeko Europako ekimenik onenetako gisa. Orain arte, Ikerbasqueko programek 28 milioi euro lortu dituzte Europako Batasunetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.