Cic Biogune
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bularreko minbiziari erresistentzia jartzen dion proteina aurkitu dute

Aipatu ikerketa EMBO Molecular Medicine aldizkarian argitaratu dute. CIC Biogune zentruak, Galdakaoko Ospitaleak eta Preteimagen klinikak elkarlanean egindako ikerketa izan da.
Bularreko minbiziaren tratamenduari erresistentzia jartzen dio SOX2 proteinak. EITB.
Bularreko minbiziaren tratamenduari erresistentzia jartzen dio SOX2 proteinak. EITB.

CIC bioGUNEko Maria Vivanco ikerlariak zuzendutako ikerketaren arabera, SOX2 proteinak bularreko minbiziaren tratamenduari “erresistentzia” jarri eta tumorea berriz agertzea bultzatzen du. Horrez gain, bigarren tumore hori aurrekoa baino “indartsuagoa” izatea lortzen du proteina horrek.

“SOX2 proteinak minbiziaren tratamendu endokrinoaren aurkako iraultza egiten du, tratamendu hormonalaren aurrean zelula kutsatuak intsentsibilizatuz”, CIC Biogunek ohar batean jakitera eman duenez.

Aipatu ikerketa EMBO Molecular Medicine aldizkarian argitaratu dute. CIC Biogune zentruak, Galdakaoko Ospitaleak eta Preteimagen klinikak elkarlanean egindako ikerketa izan da.

Emakumeen artean bularreko minbizia da ohikoena. Minbizi horien % 80 sendatu egiten dira, baina bularreko minbiziak oso ondorio larriak izan ditzake.  

Bularreko minbiziaren ondorioz hil egiten diren emakume gehienen kasuan, heriotza bigarren tumore batengatik gertatzen da.

Kasu larrienetan, tumorea berragertu egiten denean, tratamentuari erresistentzia jartzen dio eta aurreko tumorea baino indartsuago agertzen da. Horrek, arazo handia suposatzen du minbizi horri aurre egiten dioten medikuentzat.

Ikerketaren arabera, SOX2 proteina da bigarren tumore horiei indartsuago izaten laguntzen diena. Proteina horrek zelulak indartu egiten ditu tratamenduaren aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X