Frankismoaren biktimak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Memoria historikoaren legea onartu du Nafarroak

Talde guztiek, UPNk eta PPNk salbu, alde bozkatu dute. Tankera honetako legea duen lehen erkidegoa da, honenbestez, Nafarroa.
18:00 - 20:00
Nafarroako Legebiltzarrak 'memoriaren legea' onartu du gaur

Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurak 1936ko kolpe militarraren ostean hildako lagunen aitortzarako eta ordain moralerako foru lege proposamena onartu du gaur. UPNk eta PPNk ez beste taldeen babesa izan du legeak, eta memoria historikoa araututa duen lehen erkidegoa da honenbestez, Nafarroa.

Izquierda-Ezkerra taldeak proposatutako legea da gaur onartutakoa. Besteak beste, foru gobernuak 2011an onartutako hobiratzeen protokoloa garatu eta hilobiak babesteko konpromisoa agertzen du.

Horrez gain, Nafarroan diren sinbolo eta aipamen frankistak kentzea, diktadura garaian gertatutakoak ikertzea eta zabaltzea eta biktimak oroitzeko egindako monumentuak babestea dakar legeak.

Nafarroako frankismoaren biktimen hainbat talde gonbidatu gisa egon dira gaur foru parlamentuan eta txalo zaparrada batez hartu dute Legearen onarpena.

Taldeen iritzia

Javier Caballero UPNko parlamentariak azpimarratu duenez, frankismoko biktimen aitortza eta onarpena "giza duintasun kontua da, biktima hauekin kale egin duelako gizarteak". Dena dela, "biktimon instrumentalizazioa" deitoratu du Caballerok, eta taldearen abstentzioa testuak "onen eta txarren artean" egiten duen bereizketari zor zaiola azaldu du.

Roberto Jimenez PSNko bozeramailearen aburuz, biktimon aitortza eta duintzea "bizitza politikoaren bete behar morala eta kalitate demokratikoaren ikurra da". Ildo horretan, hauxe gaineratu du: "Gure iragana gogoratzeak eta ezagutzeak elkarbizitzaren oinarriak sendotzen ditu".

Victor Rubioren (Bildu) esanetan, Legea "inoiz baino beharrezkoago dugu" eta berandu datorrela onartu du: "Nafarroako hainbat etxetan oraindik odoletan dagoen zauria da eta". Legeak, haren hitzetan, zauri hori osatu nahi du.

Aralar-NaBAiko Xabi Lasak "bide bazterren errealitate krudela" deitoratu du, fusilamentuen eta biktimekiko "isiltasunaren" sinonimo baita Nafarroan.

Txema Mauleon Izquierda-Ezkerrako kideak barkamena eskatu die biktimei "Legea 35 urte berandu heldu delako". Azaldu duenez, Nafarroan bakarrik "ezberdin pentsatzeagatik 3.400 lagun hil zituzten".

Hain justu alderdi honekin kritiko agertu da Eloy Villanueva (PPN). Popularren ustez, ezkerreko alderdiak "txostenaren eztabaidan egon zen batasun historiko eta oinarrizkoa apurtu du eta bere interesen arabera moldatu du lege proposamena".

Patxi Leuza Geroa Baiko legebiltzarkideak, azkenik, babesa agertu dio legeari, "gure historiaren zati beltz eta krudel batekin amaitzen duelako", argudiatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X