Albiste da
Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pagasarriko hilketaren akusatua absolbitu egin dute, froga faltagatik

1996an Pagasarri mendian Nestor Gandara hil izana epaitu dute. Herri epaimahaiak absolbitu egin du akusatua, froga faltagatik.
Pagasarri krimena
Pagasarri krimena

Herri epaimahaiak absolbitu egin du Pagasarriko hilketaren akusatu bakarra (I.A.A.), froga faltagatik. Nestor Gandara gaztea hil zuten Bilboko mendi horretan 1996an, kolpeka; eta, hilketa egotzita, 20 urteko espetxe zigorra eskatzen zuten akusatuarentzat. Epaimahaiko kideen ustez, baina, "ez da akusatua bertan egon zela agerian uzten zuen frogarik aurkitu".

Astearte arratsaldean irakurri dute epaia Bilboko Auzitegian, akusatua bertan ez zela. Goizean ziren epaia irakurtzekoak, baina atzeratu egin behar izan dute, akusatua bertaratu ez delako. Ondorioz, epaileak akusatua bilatu eta atxilotzeko agindua eman du, ihes eginda zegoela ulertuta.

Defentsaren abokatuak azaldu duenez, amarekin zegoen akusatua, epaiketan zer gertatuko zen ez jakiteak "oso urduri" jarri baitu.

Absoluzioaren ondoren, bertan behera geratu da hura atxilotzeko agindua.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X