Erasoa Lasarten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Edukiontziak erre dituzte Lasarten eta ondorioz bost auto kiskali dira

Sua, inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuetara zabaldu da, eta, horrenbestez, bost auto erabat erre dira.

Ezezagun batzuek hainbat edukiontzi erre dituzte bart Lasarten, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sua inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuetara zabaldu da, eta, horrenbestez, bost auto erabat erre dira.

Erasoa Lasarteko Loidi kalean gertatu da, eta suhiltzaileek ordubete inguru behar izan dute sua itzaltzeko.

Ertzaintzak azaldu duenez, sua nahita eragindakoa izan da, eta eraso horren atzean nor dagoen ikertzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X