Belgikak gaur onartuko du umeen eutanasia legeztatzeko egitasmoa
Belgikako Parlamentuak umeen eutanasia legeztatuko duen egitasmoa onartuko du gaur, proiektuak eztabaida garratza sortu ondoren. Izan ere, kristau-demokratak eta flamenkoak egitasmoaren aurka agertu dira, baina herritarren % 75ek euren babesa eman diote ekimenari.
Lege horrekin, mundu mailan umeen eutanasia adin mugarik gabe onartzen duen lehen herrialdea izango da Belgika.
Eztabaida handia sortu duen legea gaur bozkatuko da Parlamentuan, eta badirudi diputatuen gehiengoak babestu egingo duela.
Ume bati eutanasia egiteko gurasoen baimena beharko da, eta baita psikologoen azterketa bat ere, umeak bizi duen egoeraren ulermen maila ikusteko.
Atzo, legea Parlamentura eraman zuten, eta sozialisten ordezkariak egin zituen adierazpenak hautsak astindu zituen, ekimen horrekin umeen sufrimendua "politikoki erabili" nahi izatea egotzi baitzien kontra bozkatuko duten alderdiei.
"Ez gaitezen joko politikoan sartu eta umeen sufrimendua erabili", eskatu zuen Karine Lalieux sozialistak. Kristau-demokratek eztabaida atzeratzea eskatu zuten, horren inguruan hausnarketa sakonagoa egiteko.
Egitasmoak Belgikako Senatuaren babesa jaso zuen iazko abenduan, sozialisten, liberalen, ekologisten eta flamenkoen botoei esker.
Umeen eutanasia oso kasu zehatzetan onartuko luke lege berriak, batez ere "sufrimendu fisikoa oso handia denean" edota "heriotzarako denbora gutxi falta den kasuetan”.
Diputatuek legea onartu ondoren, Felipe erregeak ere horren alde eginez gero, Belgika munduko bigarren herrialdea izango da umeen eutanasia legeztatzen (Herbehereetan ere onartu dute).
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko bizilagun bat hil da eta zazpi senide zauritu, Biescasen izandako istripu batean
Istripua 14:15ak aldera gertatu da, N-260a errepidean. Familiako batzuk zihoazen auto batek aurrez aurre jo du kontrako noranzkoan zihoan beste batekin, eta atzetik zihoazen beste familiako kide batzuen autoak lehenengoaren aurka talka egin du.
Horrela grabatu dute segurtasun kamerek Arabako lurrikara
Arabako errepideetako segurtasun kamerek grabatu dute bart gaueko lurrikararen unea. Lurrikara laburra izan den arren, bibrazioa ikus daiteke horietako batzuetan.
Gizon bat atxilotu dute Gernikan, bikotekide ohia jipoitu, aizkora batekin mehatxatu eta ordu luzez atxikitzeagatik
50 urteko gizonak urruntze agindua zuen indarrean, pertsona beraren aurkako tratu txarren beste kasu batengatik. Erasotzailea espetxeratzeko agindua eman du udalerriko Guardiako Epaitegiak.
Miguel Angel Montes, Iruña Okako alkatea: "Ez da kalte pertsonalik ezta materialik izan, dena kontrolpean dago"
Gauerdia pasata, Iruña Okan epizentroa duen 4 graduko lurrikara batek Araba astindu du. Miguel Angel Montes alkateak berak adierazi duenez, ez da inolako kalterik izan herrian. Gainera, alkateak lasaitasuna helarazi du, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko adituen txostenak eta ondorioak jasotzeko zain.
Gutxienez lau pertsona hil dira Tenerife hegoaldean, itsas kolpe baten ondorioz
Gainera, desagertuta jarraitzen du oraindik pertsona batek, eta bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute.
Sokonuskoa, kakao mexikarretik eta gozogile bilbotarren eskutik jaiotako turroia
Bizkaiko gozotegiak galtzak bete lan dabiltza Gabonetako gozokirik esanguratsuenetako bat prestatzen: sokonuskoa, 300 urte baino gehiagoko historia duen Bilbon egindako turroia. Mexikoko Santa Ana de Soconusco herritik datorkio izena, XVII. mendean bilbotar batek kalitate bikaineko kakaoa aurkitu zuenean.
Jaurlaritzak ohi baino bentzeno-maila altuagoa antzeman du Muskizen, baina esan du osasunerako "segurutzat" jotzen diren mailak direla
Joan den ostiralean, Petronorrek jakinarazi zuen isuria izan zuela Bizkaiko findegiko gasolina-depositu batean, eta berehala ezarri zituzten beharrezko kontrol-neurriak.
Pertsona bat hil da AP-15 autobidean, Castejonen izandako istripu batean
Azken 15 urteetako hildako kopururik handiena utzi du urteak Nafarroan, eta oraindik ez da amaitu. Jada 45 dira aurtengo hildakoak.
Antonio Aretxabala: "Euskadiko historiako lurrikararik handiena izan da"
Iruña Okan epizentroa duen 4 graduko lurrikara batek Araba astindu du astelehen honetan, abenduaren 8an. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Antonio Aretxabaleta geologo eta dibulgatzaile zientifikoak adierazi duenez, mugimendu sismikoa Euskadiko historiako handiena izan da. Gainera, lurrikarak agerian utzi du Araban orain arte ezezaguna zen faila bat dagoela. Zientzialariak nabarmendu duenez, ziur aski 1 eta 2 km arteko luzera izango du. Hala ere, oraindik atea irekita utzi behar zaio etorkizuneko ikerketei.
Etxerik gabeko 1.500 lagunek baino gehiagok egiten dute lo egunero kalean Euskadin, 2022an baino bi aldiz gehiagok
Horietako 10etik 7 hiru hiriburuetan bizi dira. Gainera, beste 2.700 etxegabe daude, baina gaueko harrera-zentroetan edo aterpetxeetan lo egiten dute. Gehienak gizonezkoak dira, eta atzerritarrak 10etik 8tan. Erdiak dio dirua edo ondasunak lapurtu dizkiotela, 10etik 4k irainak edo mehatxuak jasan dituela, eta 10etik 3k fisikoki eraso egin dietela.