Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prostituitzera behartuta zeuden hiru emakume askatu dituzte Getxon

Bestalde, 36 eta 27 urteko bi emakume atxilotu dituzte, askatutako hiru lagunak prostituitzera behartzeagatik. Beste bi delitu ere egotzi dizkiete atxilotuei: droga trafikoa eta baimenik gabe botikak saltzea. Ikertzaileek egiaztatu dutenez, biktimek beren diru-sarreren % 50 ematen zieten arduradunei.

Prostituitzera behartuta zeuden hiru emakume askatu ditu Ertzaintzak Getxon. Baldintza jasanezinetan bizi ziren hirurak. Delitu horrekin lotuta, gainera, beste bi emakume atxilotu dituzte, biktimak prostituitzera behartzeagatik. Droga trafikoa eta sendagaiak baimenik gabe saltzea ere egotzi diete atxilotuei. Antza denez, substantzia estupefazienteak eta erekzioak lortzeko botikak saltzen zituzten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larunbat honetan jakitera eman duenez, atzo arratsaldean egin zuten operazioa, Ertzaintzak irailean abian jarritako ikerketa baten ondotik.

Esan bezala, hiru emakumeak baldintza jasanezinetan bizi ziren, 3,5 metro koadroko gela batean, mugitzeko askatasunik gabe. Izan ere, eguneko 24 orduetan kontrolatuta zituzten, atxilotutako emakumeetako bat haiek zaintzen egoten zelako eta kamera batekin zaintzen zituztelako.

Ikertzaileek egiaztatu dutenez, bildutako diru-sarreren % 50 ematen zieten biktimek atxilotutako bi emakumeei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X