Milaka lagunek Rodaliesen zerbitzu duin bat eskatu dute Bartzelonan egin dituzten bi manifestazioetan
Junts, ERC eta CUP alderdiek Paneque kontseilariaren eta Puente ministroaren dimisioa eskatu dute eguerdian. 8.000 manifestari bildu ditu protesta horrek, Udalaren arabera, eta 30.000 antolatzaileen esanetan. Arratsaldeko manifestazioan, berriz, Rodalies zerbitzuaren gainbehera salatu dute.
Milaka lagun, 3.000 Udaltzaingoaren arabera, atera dira kalera larunbat arratsaldean, Bartzelona erdigunean Rodaliesen zerbitzuaren gainbehera salatzeko, eta Adif eta Renfe konpainiei zein administrazio publikoei galdegiteko berma dezatela behingoz tren garraio duin bat.
Rodaliesen erabiltzaileen plataforma nagusiek deituta, 17:00etan atera dira manifestariak Bartzelonako França geltokitik, eta Sant Jaume plazan amaitu dute protesta ekitaldia.
Gaurko honetan Bartzelonan Rodaliesen kaosa salatzeko egin duten bigarren manifestazioa izan da aipatutakoa. Izan ere, eguerdian alderdi eta erakunde independentistek deituta, protesta jendetsua egin dute Kataluniako hiriburuan.
Arratsaldeko manifestazioak, bedtalde, 150 erakunderen babesa jaso du; besteak beste, Omnium Culturalena, bizilagun eta udal erakundeena, Kataluniako sindikatuena eta Greenpeace erakundearena.
"Trenik gabe ez dago etorkizuna" leloa zeukan Rodaliesen erabiltzaileen ordezkariek zeramatzaten pankartak.
Eguerdiko manifestazioa
Milaka lagunek bat egin dute larunbat honetan Assamblea Nacional Catalana (ANC) eta Consell de la Republica Catalana (CDrep) elkarteek "Prou! Unica via: independencia!" lelopean Bartzelonan deitu duten manifestazioan, Rodaliesen egoera salatzeko. 8.000 pertsona bildu dira, Bartzelonako Udalaren arabera, eta 30.000, deitzaileen arabera. Junts, ERC eta CUPeko kideek ere parte hartu dute manifestazioan.
Lluis Llach ANCko presidenteak "Estatuak Kataluniari etengabe egiten dizkion umiliazioak" salatu ditu kazetariei egindako adierazpenetan.
Jordi Domingo Kataluniako Errepublikaren Kontseiluko presidentearen hitzetan, Kataluniako defizit fiskalak eragin du arazoa, urtean 25.500 milioi eurokoa baita.
Omnium Culturaleko presidente Xavier Antichek ere gogor kritikatu ditu "kataluniarrenganako diskriminazioa eta tratu txarrak, azpiegituretan inbertsiorik ez egitearen ondorioz".
Junts ordezkatuz, besteak beste, Jordi Turull idazkari nagusia izan da manifestazioan. Turullen esanetan, erabiltzaileekiko "lehen keinua" Silvia Paneque Lurralde kontseilariaren eta Oscar Puente Garraio ministroaren kargugabetzeak izan beharko lirateke.
CUPeko diputatu Dani Cornellaren arabera, Katalunia "zatika erortzen ari da", eta Rodalies "icebergaren punta" baino ez dela salatu du.
ERCk Laura Pelay idazkariordea bidali du goizeko manifestaziora, eta hark ere Panequeren eta Puenteren dimisioak eskatu ditu, baina ERCk "konponbideak mahai gainean" jartzen dituela eta ez dela protesta egitera mugatzen ere esan du, Espainiako Gobernuarekin egindako azken akordioari erreferentzia eginez . Hori dela eta, Renfek eta Generalitateak enpresa misto bat sortuko dute.
Kataluniako Gobernuak "ulertzen du" Rodaliesek eragindako ezinegona, eta konponbideen politikaren alde egin du
Albert Dalmau Generalitateko Presidentetzako kontseilariak esan du Kataluniako Gobernuak "ulertu eta errespetatu" egiten duela Rodaliesen zerbitzu eskasagatik dagoen ezinegona, baina ezinegona konponbideak bilatuta bideratu behar dela esan du, ez dela "frustrazioan" geratu behar.
Kataluniako Gobernuak "zezenari adarretatik heltzea" erabaki duela esan du, eta lanari ekitea, Rodaliesen egoera "behin betiko konpontzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.
Barakaldon ostegunean tirokatu zuten gizona hil egin da
Osteguneko 20:30ean, Lasesarre futbol-zelaiaren inguruan, gizon batek ibilgailu baten barrutik hainbat aldiz egin zion tiro eskopeta batekin.
Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregitxoaren kasua, hirigintza deliturik eta prebarikaziorik ez dagoelako
Magistratuak uste du higiezina eraistea (2024ko abuztuan egin zen) hirigintza-araudiaren babespean zegoela, eta ondorioztatu du ez dagoela ikertzen jarraitzeko oinarririk. Hamar pertsona ikertu zituzten auzian, tartean EAJko hiru zinegotzi ohi. Testuinguru horretan, Getxoko PPk eta EH Bilduk helegiteak aurkeztuko dituztela iragarri dute.