KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adifen kontrol zentroko softwareko akats batek eragin zuen Rodaliesen asteleheneko gorabehera

Jose Antonio Santano Espainiako Garraio idazkariak baztertu egin du gorabehera sabotaje, zibereraso edo giza akats batek eragin izana. 

adif
Rodaliesen tren bat. Artxiboko argazkia: EFE

Atzo, Rodalies Kataluniako aldirietako tren zerbitzuan izandako etenaldia Adifen kontrol zentroko softwarean gertatutako akats batek eragin zuela ziurtatu du Jose Antonio Santano Espainiako Garraio idazkariak, eta adierazi du akatsa ez dela berriro gertatuko. Azaldu duenez, aipaturiko softwarea duela hiru hilabete instalatu zuten Bartzelonako França geltokian.

"Atzo gertatu zena ez da aurrez inoiz gertatu izan. Software berria da, Adifek kontratatutako enpresa batek duela hiru hilabete instalatu zuen", azaldu du Catalunya Radion egindako adierazpenetan.

Bestalde, Garraio idazkariak baztertu egin du zerbitzuaren etena sabotaje, zibereraso edo giza akats batek eragin izana.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X