Abiatu dira Kontseiluak deitutako manifestazioaren hiru zutabeak, "Euskaraz bizitzeko behar den dena" aldarri
Errebindikazioa, kultura eta ospakizuna ari dira uztartzen Iruñean, goizetik bertako kaleak hartu dituen ekinaldi erraldoian. Euskararen babes soziala ikusaraztea eta hizkuntza eskubideen arloan aurrerapauso berriak eskatzea du helburu manifestazioak.
Kontseiluak euskaltzalez bete ditu gaur, larunbata, Iruñeko kaleak, euskararen defentsan egin duen mobilizazio handiarekin. Ekimenak milaka lagun bildu ditu kultur ekintzak, aldarrikapen ekitaldiak eta Nafarroako hiriburuan zehar egin den jai-ibilaldia uztartuz.
Hiru zutabeak 17:00etan abiatu dira Runako Parketik, Antoniuttik eta Askatasun Enparantzatik. Horietako bakoitzaren aurretik, pregoia irakurri dute eta txupinazoa bota dute hiru kolektiboren eskutik, egindako lana aintzat hartuta: Azterketa Euskaraz mugimendua, euskarazko edukien sortzaileak eta Batuz Aldatu taldea.
Hiru zutabeek bat egingo dute Gaztelu Plazan, bertan egingo baita eguneko ekitaldi nagusia. Mobilizazioaren helburua "aldarrikapena eta harrotasuna"batzea da, txarangak eta hainbat kultur adierazpen izango dituen jai giroan.
Goizeko une nabarmenetako bat Karmen kalean izan da, 13:30ean. Bertan, Gazte Euskaltzaleon Martxari harrera beroa egin diote; izan ere, horren parte-hartzaileek bi eguneko ibilbidea egin dute, oinez, Urepel eta Iruñea artean.
Gazteluko Plazako ekitaldi nagusiaren ondoren, Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituen kalejira handi batekin amaituko da eguna, euskararen babes soziala ikusaraztea eta hizkuntza-eskubideen arloan aurrerapauso berriak eskatzea helburu duen mobilizazioari amaiera emanez.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka lagun joan dira Urkiolara, San Antonio eguneko azokaz eta erromeriaz gozatzera
Urtero hutsik egiten ez dutenak ere ez dira gutxi, tradizioari jarraituz. Aurten lehen aldiz, lehiaketa antolatu dute, bisitariek zaldi ederrena aukera dezaten. Azoka, bertsolariak eta umeentzako jarduerak ere ez dira falta izan.
35 graduak gainditu dira Euskal Herriko hainbat udalerritan, Bizkaian batez ere
Abisu horia ezarrita dago gaur eta bihar 13:00etatik 20:00etara, muturreko tenperatura altuengatik, EAEn. Nafarroan ere abisu horia ezarri dute ordutegi horretan, baina Erriberan bakarrik.
Euskararen aldeko aldarria goizean goizetik Iruñean, Euskaltzaleon Martxaren aurretik
Euskararen aldeko mobilizazio handia egingo da gaur Iruñean Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. 17:00etan hiru zutabe abiatuko dira hiriko hiru puntutatik, eta bakoitzak mezu bat eramango du: euskararen ofizialtasun osoa eskatu, hizkuntza politiketan jauzia emateko premia aldarrikatu, eta euskaltzaletasuna azpimarratzeko. Aurrez, hainbat ekintza daude martxan goizetik Nafarroako hiriburuan.
Palestinarekin Elkartasuna taldeko aktibistak identifikatu dituzte, CAFen Beasaingo lantegirako sarbidea oztopatzeagatik
Protesta modu baketsuan egin dute CAFen fabrikara sartzeko zubian. 30 bat gaztek eserialdia egin dute, eta ibilgailuei bidea moztu diete. Ondorioz, identifikatu egin dituzte, baina ez dute inor atxilotu.
1.500 dronek Bilboko zerua argiztatu dute, Iberdrolaren 125. urteurrena ospatzeko
Jende askok gozatu du Iberdrolaren urteurren berezirako berariaz diseinatu duten eta musika eta efektu bisualak izan dituen ikuskizunaz. Guztira 1.500 dronek argiztatu dute Bilboko zerua.
EHUren festa erraldoia
Ikasketak amaitzen dituzten 4.000 ikasle inguru elkartu dira EHUko graduazio ekitaldi handian. Nøgen, Janus Lester, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus aritu dira oholtza gainean. EHUk txapela eman die graduatuei, birretak eman beharrean.
Errenteriako abusu kasuen erabilera politikoa salatu du Asanblada Feministak
Oreretako Asanblada Feministak elkarretaratzea deitu du ostiral arratsalde honetarako, azken hilabetean ezagutu diren bi sexu-abusu kasuen instrumentalizazioa salatzeko. Udalak egindako kudeaketa eskertu dute, eta salatu dute legelari, kazetari eta alderdi politiko batzuek etekin politikoa bilatzeko erabili dituztela kasu horiek.
Tenperatura altuen aurrean babesteko deia egin du Bilboko Udalak, eta 6 hondartza berde atondu ditu
Asteburu honetako bero boladaren aurrean, Udalak gogorarazi du 134 aterpe klimatiko dituela, eta biztanleen % 96k etxetik 300 metro baino gutxiagora dutela horietakoren bat.
Desobedientziarekin erantzun diote Seaskako ikasleek baxoko matematika azterketari
Hego Euskal Herrian selektibitatea amaitu ostean, gaur abiatu da Ipar Euskal Herrian baxoa. Seaskako ikasleek desobedientzia ekintza egin dute, eta ofizialki frantsesez egin behar duten matematikako azterketa euskaraz egin dute. Baxoa osorik euskaraz egin ahal izatea eskatzeko elkarretaratzea egin dute.