Andaluziako Juntak laguntza eskatuko dio Espainiako Gobernuari eta EBri denboraleek utzitako "milioiko euroko galerei" aurre egiteko
Marta ekaitzak zaparradak eta haize bolada gogorrak utziko ditu erkidegoan. Kezkagarria da, halaber, Guadalquivir ibaiaren maila, uste baita arratsaldean bere gorena harrapatuko duela. Denboralea tarteko, Sevilla-Girona eta Cadiz-Almeria futbol partidak bertan behera utzi dituzte.
Leornado ekaitzaren kolpea jaso ostean, Martaren etorrerak alertan jarri du Andaluzia. Zaparradak eta haize bolada gogorrak espero dira hainbat probintziatan, eta horrek azken egunotan utzitako kalte "milioidunak" areagotuko ditu.
Juanma Moreno Andaluziako presidentea Kordoban izan da gaur, Guadalquivir ibaiak harrapatu dituen lekuak bisitatzen. Bertan ohartarazi duenez, Andaluziako Juntak laguntza eskatuko die Espainiako Gobernuko Kontingentzia Funtsari eta Europar Batasuneko Elkartasun Funtsari, "hainbat milioi euroko galerei" aurre egiteko.
Halaber, etxetik irtenarazi dituzten 11.000 lagunak artatzeko Europako funtsak "erreprogramatu eta malgutzeko" deia ere egingo du; izan ere, bizilagun gehiago etxetik atera beharko dira Tocinan (Sevilla), Vejer de la Fronteran (Cadiz), Sorihuela del Guadalimar (Jaen) eta Zagran eta Aguas Blancasen (Granada). Errepideetan izandako kalteak 500 milioi euro ingurukoak dira, Morenoren hitzetan, eta nekazaritzan ere galera handiak izango direla aurreratu du, laboreen % 75 kaltetu baitira.
Denboraleak futbol jardunaldiari ere eragin dio, eta Sevilla-Girona eta Cadiz-Almeria partidak bertan behera utzi dituzte.
Guadalquivir, gainezka egitek zorian
Morenok emandako datuen arabera, 1.500 pertsona irtenarazi dituzte etxetik Kordoba probintzian, Villafranca, El Carpio eta Villa del Rio udalerrietan eta hiriburuan gehienbat. Herritarrei kontuz ibiltzeko deia egin die: "Ezin diogu erne ibiltzeari utzi".
Guadalquivir ibaiak gainezka egin du "hainbat tokitan", eta emaria apur bat jaitsi bada ere, "2,5 metrotik oso gora dago", maila gorritik gertu. Maria Jesus Montero Espainiako lehen presidenteordeak jakinarazi du ibaiak bere gorena harrapatuko duela larunbat arratsaldean edo igandean.
Sevilla hirian, urpean geratu ohi diren hainbat eremutan gainezka egin du ibaiak, baina oraingoz ez da bere ibilgutik atera jendea bizi den guneetan.
Halaber, Gaztela-Mantxako eta Madrilgo hainbat ibai ere maila gorrian daude, uholde arriskuagatik. Madrilen, Jarama, Alberche eta Henares ibaiak dira kezka iturri, eta Ciudad Realen (Gaztela-Mantxa), Bullaque eta Guadiana. Azken horietatik gertu bizi diren lagunek ES-Alert mezu bat jaso dute gaur sakelakoan, arriskuaz ohartarazteko. Besteak beste, urpean gera daitezkeen eremuak ez gurutzatzeko, itxitako errepideak ez erabiltzeko eta ibai inguruetatik ez ibiltzeko gomendatu diete.
Gaztela eta Leonen, Roberto Saiz Burgosko lurralde ordezkariak Babes Zibileko Planaren larrialdi plana jarri du martxan, Arlanza eta Duero ibaiek gainezka egin dezaketelako.
168 errepide itxita
Espainiako Trafiko Zuzendaritzak (DGT) jakinarazi duenez, 168 errepidetan gorabeherak eragin ditu Marta ekaitzak; batzuetan uholdeak izan dira, eta beste zenbaitetan, luiziak. Kaltetutako gehienak, 137, Andaluzian daude, bereziki Cadiz probintzian.
DGTk zuhurtzia eskatu die Andaluziako eta Extremadurako gidariei, Martak zaparrada gehiago utziko dituelako. Ibilgailua bakarrik behar-beharrezkoa bada hartzeko aholkatu dute, eta urpean gera daitezkeen eremu eta ibaietara ez hurbiltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.