Gizon bat atxilotu dute Gasteizen etxeko indarkeriagatik eta arma zuriz mehatxu egiteagatik
Gizona etxean gotortu da senide batzuekin eztabaidan izan ondoren. Emakume bat arin zaurituta eraman dute ospitalera.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du ostiral arratsaldean Gasteizen, hainbat pertsonarekin batera etxean gotortu delako eta arma zuri batekin mehatxu egin dielako.
Gertaera Arabako hiriburuko Legutiano kaleko etxebizitza batean izan da. Arratsaldeko 16:00ak aldera atxilotuaren pisukide batek Ertzaintzari deitu dio ohartaraziz gizonezko batek eztabaida gogorra izaten ari zela eta bere familiako emakume bat eta beste pertsona batzuk mehatxatu dituela arma zuri batekin.
Une horretan beste zazpi pertsona pertsona zeuden etxebizitza horretan, eta euren logeletan giltzaz itxi dira edo etxetik irteten saiatu dira. Bertara hurbildu diren ertzain eta suhiltzaileek lau lagun atera dituzte leiho batetik.
Gizona etxebizitzan gotortu da. Horren aurrean Ertzaintzako Herritarren Babeserako Zerbitzuko eta Brigada Mugikorreko Bizkor ataleko agenteek, horrelako egoeretan aditua den Ertzaintzako negoziatzaile batekin batera, berarekin hitz egiten saiatu dira. Azkenean, barrura sartzea lortu dute eta 26 urteko gizona atxilotu dute.
Horrez gainera, emakume bat arin zaurituta ospitalera eraman dute etxeko indarkeriaren eztabaidan zauritu delako.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago izan dira txertaguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean