Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona zauritu dira, auto batek harrapatuta Olaberrian

Gertaera 16:30ean izan da, Gasteizera bidean zihoan auto batek hiru pertsona harrapatu dituenean, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik. Zaurituak errepideetako langile bat eta bi ertzain dira.

Hiru pertsona zauritu dira, auto batek harrapatuta, Olaberrian (Gipuzkoa), N-I errrepidean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iturri horren arabera, gertaera 16:30ean izan da, Gasteizera bidean zihoan auto batek hiru pertsona harrapatu dituenean, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik. Zaurituak errepideetako langile bat (54 urte ditu)  eta bi ertzain (26 eta 35 urte dituzte) dira.

Bi anbulantzia bertaratu dira istripuaren lekura, eta medikuak zaurituak artatzen ari dira. Hirugarren anbulantzia bat bidean da.

Ezbeharraren ondorioz, auto-ilarak izan dira, eta Ertzaintzako agenteak erregulatzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X