Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3 mendizale hil dira Gredos mendilerroan, Avilan

Larunbatean beste bi mendizale hil ziren Gredosen, 'La Araña' izeneko eskalada bidea egiten ari zirela eroriko bat izan ostean.

Bi gizonezko eta emakumezko bat hil dira igande honetan Gredos mendilerroan (Avila). Antza denez, hiru mendizaleak 450 metroko altueratik erori dira, Almanzor mendiaren tontorretik gertu. Orotara, asteburuan 5 pertsona hil dira Gredosen.

Larrialdi Zerbitzuek 14:00ak inguruan izan dute ezbeharraren berri. Antza denez, hiru mendizaleen erokikoa ikusi duen beste mendizale batek eman du abisua.

Istripuaren tokitik gertu, larunbatean, 41 eta 45 urteko beste bi mendizale hil ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X