Txagorritxun hil zen neskatoaren autopsia eskatu du Osakidetzak
Trebiñuko hiru urteko neskato bat hil zen astelehenean Txagorritxuko ospitalean, barizelak jota. Haurraren familiak salatu egin du Osakidetza, anbulantzia eskatu eta bidali ez zietela argudiatuta.
Astearte honetan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri du gertatutakoa ikertu egingo dutela, heriotza horren erantzuleak nortzun izan ziren argitzeko.
Gurasoen arabera, Mirandako anbulantzia eskatu behar zutela esan zieten Osakidetzatik, Argantzunen bizi direlako, Trebiñun.
Argantzungo hiru urteko haurra igandean izan zen Txagorritxuko erietxean barizelak jota, baina etxera bidali zuten. Gauean, umearen egoerak okerrera egin zuen eta gurasoek anbulantzia eskatu zuten. Erantzuna, Miranda de Ebron, Burgosen, artatu behar zutela.
Azkenean, haurraren aita lanetik irten zen eta bere kotxean eraman zuen umea Gasteizko Txagorritxura. Hiru urteko haurrari, baina, bihotza gelditu zitzaion eta erietxean bertan hil zen. Osakidetzak
ikerketa zabaldu du jada gertatutakoa argitzeko.
Anne Ganuza zen, eta hiru urte eta erdi zituen. Argantzungo Udalak bi eguneko dolua jarri du.
Jaurlaritzak martxan jarritako ikerketa batzordean bi gauza aztertuko dira: batetik zer gertatu zen larrialdi zerbitzuetan eta, bestetik, zer egin zuten Txagorritxuko Pediatrian. Haurrari autopsia egiteko ere eskatu du Osakidetzak. Emaitza guztiak aztertuta zehaztuko dira erantzukizunak, Josu Erkorekaren hitzetan.
'Koordinazio falta'
Roberto Bajos Argote Trebiñuko EAJko zinegotziak salatu du Euskadi eta Gaztela eta Leonen arteko "koordinazio falta" ohikoa dela. "Askotan bati deitzen badiozu ere, bestera eramaten zaituzte, eta ez bakarrik istripuen kasuetan, baita suteetan ere... Oso ohikoa da bi erkidegoen arteko koordinazio falta", nabarmendu du. Trebiñuko herritarrek "zerbitzuak eta prestazioak" nahi dituztela azpimarratu du.
Bestalde, Roberto Ortiz Urbina Argantzungo alkateak azaldu duenez, umea larrialdi zerbitzuetara eraman zuten igandean, baina, bi ordu geroago, alta eman zioten. "Medikuek ez zuten neurririk hartzea beharrezkotzat jo".
Gaztela eta Leongo Juntak, bestetik, neskatoaren heriotzaren inguruan "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu du, eta ume horren ikastetxekoei hartu beharreko neurriak jakinarazi dizkie. Datozen 30 egunetan sukarra daukaten begiratzeko, hamar egunetan antibiotikoa hartzeko eta txertoa jartzeko gomendatu die Gaztela eta Leongo Juntak ikastetxe horretako langile eta ume guztiei.
Hileta egin zuten atzo
Argantzungo 200 bat bizilagunek azken agurra eman zioten neskatoari atzo, 18:00etan egindako hiletan.
Udalak bi eguneko dolua ezarri du herrian.
Zure interesekoa izan daiteke
AEK-k Korrikatik kanpo utzi du CCOO sindikatua, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta "Argia" aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, "Erroldarik gabe ez naiz existitzen" lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.