Albiste da
Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe bat atxilotu dute Trapagaranen aurkitutako gorpuarekin lotuta

Trenbidearen aldamenean hilik topatu zuten gaztearen heriotzarekin zerikusia ote duen ikertzen ari dira.

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du Bizkaian, Trapagaranen hilik aurkitu zuten gaztearen heriotza argitzeko ikerketaren baitan, eta adingabeak zerikusirik izan ote duen argitzeko lanetan dihardute.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaztearen gorpua ekainaren 26an aurkitu zuten, eta hasiera batean trenak oharkabean harrapatu zuela pentsatu zuten.

Gero, ordea, bertan aurkitutako frogekin, heriotzarekin zerikusia izan dezakeen beste norbait zegoela egiaztatu zuten.

Beste pertsona hori adingabea zela egiaztatu ostean, Adingabeen Fiskaltzarekin jarri ziren harremanetan, eta horrek hartu zuen instrukzioaren eta ikerketaren ardura.

Hala, atzo adingabe bat atxilotu zuten, susmagarria bera zelakoan. Orain, adingabeen zentro batean sartu dute behin behineko neurri gisa, eta auziaren sumarioa sekretupean dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X