Igoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarren balentria bikoitza, 'The New York Times'en

Kazetari bat izan da Gipuzkoako udalerrian, eta lehenengo mailarako igoera zorrik gabe eta kontuak garbi dituela lortu izana azpimarratu du.
Eibarri buruzko albistea, 'The New York Times'en.
Eibarri buruzko albistea, 'The New York Times'en. Argazkia: The New York Times

Ez dago zalantzarik. Balentria handia lortu zuen Eibarrek lehenengo mailara igota. Kirol alorreko arrakastaz gain (bigarren mailako txapelketa irabazita igo zen), denek azpimarratzen dute zorrik pilatu gabe, kontuak garbi dituela, egin izana.

Hala, The New York Times egunkari estatubatuarrak kirolen sailera eraman du talde gipuzkoar txiki (zenbakietan) honen lorpen bikoitza. Raphael Minder kazetariak Eibarren baliabideak Real Madrilenekin eta Bartzelonarenekin alderatzen ditu. Izan ere, aipatzen duenez, Messik eta Kroosek Munduko Futbol Txapelketaren finala jokatu berri dute Maracanan, eta datorren denboraldian Ipuruan jokatuko dute, une honetan 5.250 eserleku besterik ez duen estadio batean.

Horren harira, The New York Timesek gogorarazi du "Eibar txikiak" garaipenak baino gehiago behar izan dituela lehen mailara iristeko, 1.720.000 euro bildu behar izan baititu araudi berria bete eta txapelketa jokatu ahal izateko. Kazetari estatubatuarraren arabera, hori "beste balentria bat" izan da, lehen mailako klub askok zor handiak (663 milioi eurokoak, guztira) dituztelako, eta Eibarrek, ez.

Minderrek taldearen filosofia azaldu du, aipatu dirutza 50 euroko akzioak salduz lortu zuelako, eta inork ezin izan duelako 100.000 eurotik gorako inbertsiorik egin, dirudun handi batek taldea kontrola ez dezan.

Bestalde, kazetariaren esanetan, igoerak "ataka batean jarri ditu Eibar babestu beharrean Reala edo Athletic, euskal talde nagusiak, babestu zuten herritarrak".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X